2012-01-30

Otsailak 3, eta gazteok zer?


Gaur hasita 18:00etan eta astelehenero, euskal dantza ikastaroa La Kelo gaztetxean. Anima zaitez!

2012-01-25

Ostiralean, "Debekatuta dago oroitzea" dokumentala

Ostiralean, hilak 27, Saturrarango emakume espetxearen inguruko "Debekatuta dago oroitzea" dokumentala izango dugu ikusgai La Kelo gaztetxeko kafetan 19:00etatik aurrrera.

1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.

2012-01-20

Ez epaiketek, ez isunek... ez gaituzte geldituko!!!

Otsailaren 3an Barakaldon epaituko dituzte Zallako gaztetxearen okupazioagatiko hiru inputatuak, 360.000 euro eskatzen dizkietelarik (60 milioi pzta).

Berriro ere egitasmo asanbleario, autokudeatu eta borrokalari bat errepresioa jasaten ari da muntaia, kriminalizazio, neurrigabeko isun eta kanporaketa mehatxuen bidez.

Otsailaren 2an 20:00etan manifestazioa izango da Zallako herriko plazatik eta horren ostean kontzertuak.

El 3 de febrero juzgarán en Barakaldo a los 3 imputados por la okupación del gaztetxe de Zalla a los que se les pide 360.000 euros (60 millones de pts.).

Una vez más un proyecto asambleario, autogestionado y combativo sufre la represión en forma de montaje judicial, criminalización, multas descomunales, amenazas de desalojo...

El 2 de febrero a las 20:00 habrá manifestación desde la herriko plaza de Zalla y luego conciertos.

SANTURTZITIK GEURE ELKARTASUN OSOA!

ANIMO ZALLAKO GAZTEAK!
OKUPAZIOA DELITUA BADA... GORA DELINKUENTZIA!!!

Informazio gehiago hementxe: http://zallakogaztetxea.blogspot.com/