2010-02-25

astebururako... sukaldaritza eta kontzertua

Asteburu honetan bi egunetarako plana badugu. Ostiralean, hilak 26, sukaldaritza begano tailerra izango dugu 18:00etatik aurrera, pintxoak (eta abar) egiten ikasteko aukera!

Larunbatean, ostera, Basauriko CNTk antolatutako kontzertua izango dugu, Krimen y Kastigo, Bajo Presion eta Atadsx a Nada taldeekin, 20:00etan eta 3 euro truk.

2010-02-15

Jardunaldi antidesarrollistak aste honetan

Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak antolatutako jarduanldiak, ostegunetik larunbatera.

Ostegun 18an 19:00etan, "Petronor al desnudo" bideo emanaldia. Honen ostean, coke lantegiaren aurkako oposizioari buruzko hitzaldi-eztabaida.

Ostiral 19an 20:30etatik aurrera, kontzertua Gien eta Txoriak Negutegietan taldeekin (2€)

Larunbat 20an, 14:30etan herri bazkari beganoa, eta 16:30etan inauterietako jaitsieraren prestaketa.