2010-10-28

Manipulazio mediatikoa eztabaidagai



Garai zailak dira egia eta objektibotasuna inon bilatzeko. Horixe izango dugu mintzagai ostiraleko kafetan 19:30etatik aurrera. Girotzeko, azken urteotako manipulazio mediatikoaren ikurretako: El Mundo egunkariaren "Los tentáculos de ETA" dokumentala, Euskal Herriari buruz eskuineko hedabideek ematen duten ikuspegiaren adibide nabarmena. Jakina, sotilagoak ere badira: nola egiten digute iruzur?

2010-10-25

Gaur, hilak 25, Seein Red eta Extortion



Arratsaldeko 8etan (puntuala!!!) eta 5€ truk, Australiatik etorritako Extortion taldea eta Herbeheretatiko Seein Red taldeak izango ditugu arratsaldean gaztetxean. Ongi etorri Marx-en sarraskira!

2010-10-22

Gaurko hitzaldiaren ordu aldaketa

Atzoko atxiloketa eta gaurko sarekada salatzeko, manifestazioa izango da gaur Santurtziko udaletxetik 19:30etan. Hori dela eta, arratsaldeko zazpietarako iragarrita zegoen makroproektuei buruzko hitzaldia zortzi eta erdiak aldera hasiko da. Era berean, manifestazioak iraun bitartean, kafeta itxita izango da.

2010-10-18

Asteburu honetan, hitzaldia eta kontzertuak

Ostiralean, ostiraleroko kafeta barruan, Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak energia eta garraio makroegiturei buruzko hitzaldia eskainiko digu zazpietan.


Larunbatean, Subversion X, Manifa eta Flema taldeen kontzertua izango dugu 20:30an, bost euro truk;

eta astelehenean, zortzietan hardcore saioa izango dugu Seein Red (Herbeheratatik) eta Extortion (Australiatik) taldeekin, 5 euro truk hau ere bai. Galduko duzu kontzertu mundial hau?


2010-10-14

Salvem el Cabanyal bideo emanaldia

Bihar, ostirala, Salvem El Cabanyal bideoa ikusteko aukera izango dugu gaztetxeko kafetan. El Cabanyal Valantziako auzo arrantzalea Udalaren egitasmoek mehatxatuta dago, makroproiektu espekulatzaile bati bide egiteko asmoz. Bertan, auzokideek erresistentzia eredugarria eraman zuten aurrera, baita gaur arte iraun ere. Horrelako esperientziek ulertarazi behar digute horrelako egitasmoak nongura ager daitezkeela eta agertzen direla, eta geure auzoa, Bullón, ez dela salbuespen hutsa.


El barrio de Cabanyal, en Valencia, barrio tradicional de pescadores y artesanos, donde pintaba Sorolla y escribía Blasco Ibáñez, en peligro por la ampliación de una avenida que conllevaría realizar demoliciones y dividiría el barrio en dos partes




2010-10-05

Kafeta zabalik eta marmelada tailerra



Ostiralean, hilak 8, kafeta zabalduko dugu berriro eta, hasiera emateko auzoko frutez egindako marmelada tailerra izango digu 18:30etatik aurrera. Animatu eta etorri!