2010-11-30

Barakaldoko Oleta gaztetxea desalojo arriskuan

Azaroaren 30etik aurrera Barakaldoko Udaltzaingoek, Polizia Autonomikoarekin
batera, OLETA GAZTETXEAren desalojoa burutu dezake, berriro ere udaletxeak
eta eraikuntzaren espekulatzaileek dauzkaten interes komunak agerian utziz.

Eraikin hau okupatu genuenean, espekulazio basatiaren beste biktima bat
baino ez zen, helburu bakar batekin: eraitsia izango zen etxebizitza gehiago
eraikitzea, diru kantitate handiak sortuz.

Egun, ia urte bat beranduago, Barakaldoko gazteon topagunean bilakatu dugu,
gazteena eta gazteontzat eskainitako lekua bihurtuz. Hemen daramagun
denboran zehar hamaika kultur ekintzak burutu ditugu, Bagatzako jaietako
antolakuntzan parte hartu dugu eta Barakaldoko gazteei lokal bat eskaini
diegu.

Hala ere, badirudi proiektu hau ez datorrela bat Barakaldoko udaletxe
faxistaren interesekin. Ez ditu gazteontzako alternatibak eskaintzen eta
gazteok alternatiba horiek eskaintzeko baliabideak ditugunean beti oztopoak
jartzen ditu hauek suntsituz. Gainera, "usurpazio" delitu bat leporatuta, 5
gazte inputatuak daude. Beraz, beste behin ere, PSOE-PPk errepresioa eta
indarkeria erabili du gazte konprometitu eta antolatuen lana bidetik
kentzeko. Hori dela medio, Gazte Asanbladak argi utzi nahi du, bai
gaztetxean bai kalean tinko erantzungo ditugula jasotako erasoei, gazteria
isiltzen ez garelako!

BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!

BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada

Goi tentsioari buruzko ekimenak

Asteburu honetarako goi tentsioari buruzko ekitaldi pare bat izango dugu La Kelo gaztetxean.

Alde batetik, ostiralean (hilak 3) "Alta Tensión, una brecha en el territorio" dokumentala ikusteko aukera izango dugu, Gasteiz - Castejón lineari buruz Apurtu TB-k eta Linearen Aurkako Plataformak ekoitzitako bideoa.

Bestalde, hilaren 6an, astelehenarekin, eta Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak antolatua, Catalunyan goi tentsioaren aurka burututako kanpaldien prestaketa agertzen duen "La Mat ¿a dónde nos lleva el progreso?" dokumentala aurkeztuko digute bertako adiskideek.

2010-11-29

Aste honetako tailerrak

Gaur 19:30etatik aurrera postre tailerra izango dugu "egizu zuk zeuk!" jardunaldien barruan. Bihar, ostera, enkoadernatzen ikasiko dugu; asteazkenean haririk gabeko sareen misterio batzuk irakatsiko dizkigute eta, amaitzeko, ostegunean, iturgintzako lehennengo saioa izango da.

2010-11-25

Asteburu akustikoa

Biharko kafetan, "trobadore gauan", alegia, Héctor Nenófilus (lehengo Regocijo en el Fango) eta Alperrikako Bizien Jabe kantautoreak izango ditugu La Kelon debalde eta 19:30etan. Larunbat gauean, Koordinadoraren jardunaldia amaitutakoan, Lagunita Mental Barakaldoko rumba taldea izango dugu eguna agurtzeko.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu Portugaleteko Koskoenea gaztetxea eta Barakaldoko Oleta gaztetxea desalojo arriskuan daudela, beraz, adi albiste eta mobilizazioei.

2010-11-22

Egizu zuk zeuk!! Hirugarren astea.

Aste hau, "egizu zuk zeuk!" jardunaldien hirugarren astea izango dugu, eta, beraz, beste lau tailer izango ditugu gaztetxean. Gaur 19:30etan, sukalde tailerra izango dugu; bihar, serigrafia zertan datzan ikusiko dugu. Asteazkenean, informatika saileko hirugarren tailerra izango dugu: software-aren munduan sakonduko dugu eta, astea amaitzeko, ostegunean elektrizitate tailerraren bigarren atala izango da.

Eta ostiralean kafeta musikatua!

2010-11-18

Marxismoari buruzko bideoa eta eztabaida

Biharko kafetan, 19:30etan, bideo emanaldia izango dugu berriro ere, "Hacia una interpretación de la palabra marxismo" iritzi dokumentala, hain zuzen ere. Emanldiaren ostean, gaiari buruzko solasalditxoa izango dugu. Horrez gain, beti bezala, kafetako infusio eskaintza balaz gozazeko aukera izango duzue.

" Para nosotr@s el comunismo no es un estado que deba implantarse, ni un ideal al que tenga que supeditarse la realidad. Llamamos comunismo al
movimiento real que anula y suprime el estado de cosas existente "

2010-11-15

Beste tailer sorta bat!

Aste honetan, "egizu zuk zeuk!" jardunaldiekin jarraituz, beste lau tailer izango ditugu gaztetxean. Gaur 19:30etan (ordu estandarra!), pate tailerra izango dugu; bihar, ostera, bizikleten konponketaren oinarrizko gauza batzuk ikusiko ditugu. Asteazkenean, informatika saileko bigarren tailerra izango dugu: software-aren oinarriak eta, amaitzeko (astea), ostegunean elektrizitate tailerraren lehen atala izango da. Ondo dago, ezta? Bada, hurrengo astean gehiago!

2010-11-12

gaur 19:30etan bideo emanaldia

Gaur, arratsaldeko 19:30etan, kafetaren barruan, Dead Society dokumental primitibista ikusteko aukera izango dugu. Horren ostean, filmari buruzko solasaldia izango da.

2010-11-10

larunbatean: subestimados, frantzeska eta doris escarlata

Larunbat honetan Subestimados, Frantzeska eta Doris Escarlata taldeen kontzertu antifaxista izango dugu gaztetxean 20:00etatik aurrera. Ateratako dirua isunak ordaintzeko izango da.

2010-11-08

aste honetako tailerrak

Gaur bertan hasiko dira "egizu zuk zeuk!" lelopean antolatu ditugun jardunaldiak. 19:30etan, hain zuzen ere, ogia nola egin ikasiko dugu. Bihar, asteartea, ukendu naturalak egiteko ikastaroa izango dugu; asteazkenean, informatika arloarekin hasiko gara, hardware tailerrarekin, non ordenagailu bat montatzen ikasiko dugun eta, amaitzeko, ostegunean, soldaketa tailerra izango dugu (ekarri arropa egokia!).

2010-11-02

egizu zuk zeuk!!!



Ostiral honetako kafetan 19:30etan "egizu zuk zeuk" jardunaldiak aurkeztuko ditugu. Hurrengo astelehenetik aurrerako astegun guztietan logika komertzialetik kanpo geure egunerokoa geure eskuz egiten ikasteko aukera izango dugu: informatika, sukaldaritza, elektrizitatea, iturgintza... Aukera ezin hobea!