2010-12-14

Etzi, antzerkia eta larunbatean, konzertuak

Etzi, hilak 16, Txirlora Antzerki Taldeak José Sanchís Sinisterraren Francamente antzezlana eskainiko digu 20:30etan. Eskaniniko dizkiguten antzezlan biak, "El topo" eta "Intimidad" "terror y miseria en el primer franquismo" liburutik atereak dira. Lehenengoa, 1948an idatzia, ezkutuan bizi den gizon bati buruzkoa da, eta bigarrena, 1944koa, espetxean dauden bi emakumeri buruzkoa.


Ostiralean, astero bezala, kafeta zabalik izango dugu 18:00etatik aurrera.

Eta larunbatean, amaitzeko, Elfo Negro, Willis Drummond eta Crickbat taldeen konzertua izango dugu 20:00etan, 5€ truk.

2010-12-09

azken tailerra

Gaur arratsaldeko 19:30etan izango da "egizu zuk zeuk!" jardunaldien azkeneko tailerra, iturgintzakoaren bigarren atala. Tailerrak amaituta, aukera dago baten batean sakontzeko, eta, beti bezala, proposamenak onartzeko prest gaude.

2010-12-02

Barakaldoko Gazte Asanbladaren adierazpena + mobilizazioak


Atzo, abenduak 1, goizeko 7 t´erdiak aldera, Barakaldoko udaltzaingoaren eskutik, Oleta Gaztetxea desalojatu dute. Gaztetxearen zenbait ate, horma eta leihoak hausten eta auzokideen arabera, bortizki sartu dira gaztetxean, bai eraikin handian bai ondoan dauden bi etxetxoetan. Barakaldoko Gazte Asanbladaren izenean, gazteon aurkako hamaikagarren jazarpen hau salatu nahi dugu. Kolore desberdineko poliziak, indar erakustaldi faxista bat aurkeztu dute herrian, bai gazteon lana hautsi nahian bai bere jarrera harroputza plazaratzen. Beraz, udal jaun-andre faxistok birgogoratu nahi dizuegu herri honetako zein Euskal Herriko gazteriak, sistema kapitalista, zapaltzaile eta errepresibo honen aurrean tinko jardungo duela. Gazte Asanbladak hainbat alditan adierazi eta demostratu duen bezala, sineste sendoa dauka gazteon beharrizanei alternatiba errealak eskaintzeko. 2007ko Martxoaren 21ean, autogestioaren eta erresistentziaren sinbolo zen Dorretxea birrindu zeniguten. Iaz, zehazki, Abenduaren 1ean, San Bizente auzoan zegoen Makala eta atzo, Oleta Gaztetxearen aurkako basakeria pairatu genuen. Baina apurtu dituzuen horma zein kristal bakoitzeko gure proiektuaren indarrak gogortzen dira. Indar horiek, gainera, badute beren ondorioak: ERANTZUNA. Esan bezala, batzuek hilik ikusi nahi dituzten kaleak bizitasunez betetzen ditugu, Barakaldori ematen diozuen ustel usaina Gazte Asanbladaren askatasun irrikarekin egiten diogu aurre eta. Honela izan da orain arte eta honela izango da aurrerantzean.

Bukatzeko, dei egin nahi diegu Barakaldoko eta Euskal Herriko gazteei, bai gazteon aurka zuzenean, bai gure proiektuen aurkako (edozein izanda ere) erasoei dagokien neurrian erantzun, eta antolakuntza eta borrokaren bitartez erantzutera.

DESALOJORIK EZ!

OLETA GAZTETXEA AURRERA!

MOBILIZAZIOAK:

Osteguna, 2

20:00etan Manifestazioa (Bide Onera plazatik)

Ostirala, 3

11:00etan Prentsaurrekoa (Udaletxearen aurrean)

20:00etan Manifestazioa (Bide Onera)


2010-12-01

OLETA GAZTETXEA DESALOJATZEN ARI DIRA!!!

Barakaldoko Oleta Gaztetxea desalojatzeari ekin diote Udaltzainek. 7:30etan hasi dira gaztetxearen zenbait ate hausten eta, auzokide batzuen esanetan, bortizki sartu dira gaztetxean, bai eraikin handian bai ondoan dauden bi etxetxoetan. Hainbat pertsona gerturatu dira.

ADI MOBILIZAZIOETARA!