2011-06-23

Eki Eguna, Solstizio Gaua, Donibane Gaua...

Donibane gauarekin batera badatoz ospakizunak. Hurbiltasunagatik aipatu nahi genuke urtero bezala Mamarigako Kultur Etxeak, urtero bezala, Eki Eguna ospatuko duela egitarau zabalarekin eta La Keloren partehartzearekin, aurtengoan guri egokitu baitzaigu pitxiritxia egin eta erretzearen ohorea.

Badator aurtengo EKI EGUNA!

Erromeriaz, parrilako txorizoaz, kultur etxeko kalejiraz eta beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera aparta!

Animatu eta parte hartu udarari harrera egiteko ekainaren 23an ospatuko dugun jaira!

Mamarigako Enparantzan itxarongo zaituztegu!

Bestalde, Bullón auzoan (Donibane Gaua) eta Portugaleten (Solstizio Gaua), Gazte Asanbladak antolatua, sua, musika, parrillada eta abar izango ditugu arratsaldetik gauerdira arte. Plan faltagatik ez da izango!!!

2011-06-16

Biharko kafetan "La curva del diablo" dokumentala

Biharko kafetan, eta ohi bezala, 19:30etan, Peruko Amazoniari buruzko "La curva del diablo" dokumental autogestionatua ikusteko aukera izango dugu.

Estatuak Amazoniako antzinako leinuen lurrak saldu nahi zizkien Estatu Batuetako hainbat enpresari, bi estatuen arteko komertzio librerako itunaren ondorioz, eta bertakoak ez zeuden hori onartzeko prest.

Zallako gaztetxea berriro erasotua

GAZTETXEAREN KONTRAKO ERASO BERRI BAT

Atzo, 2011ko ekainaren 15ean, Zallako Gaztetxea bere laugarren erasoa jaso egin zuen, hirugarrena azken hilabetean.
Orain dela hilabete bat, Gaztetxean sartu ziren atea apurtuz, eta hirugarren solairuko komuneko ur odia puzkatu zuten. Honek ura galtzen hasi, eta etxe osoa urez bete zuelarik. Pasaden astean, Gaztetxeko ganbara erasotu zuten gasolinaz, pisu guztia eta bertan zeuden liburutegi eta irratia errez. Gainera, ekainaren 15ean bigarren pisua berdin erasotu zuten. Bigarren pisuan bertso-gela, sukaldea, bilera-gela eta hainbat biltegi daude. Honek, etxea guztiz zaharkituta dagoela kontutan hartuta, harrisku handia supostzen du, bai eraikinerako, baita hau erabiltzen dugunontzako ere. Erasoen errepikapena eta gasolinaren erabilera kontuan hartuta argi dago gure proiektuaren aurka aldez aurretik pentsatutako erasoa dela. Ikuspegi partehartzaile eta autogestionatu batekin, kultura eta herri mugimendua bultzatzea helburu duen proiektuari erasoa da, hain zuzen ere. Zallako Gazte Asanbladak, beste hainbat eragile sozial, politiko, sindikal… bezala, eraso hauek gazteria zapaltzeko estrategia baten barruan sartzen dela uste du, beldurra sartuz eta proiektu kultural bat delitua izango balitz bezala ikustarazi nahi digute, desmobilizazioa eta partehartze-eza (pasibitatea) lortzeko asmoz. Eskaera ekonomiko handi honek Gazte Asanbladara hurbildu nahi diren orori abisu gisa kokatzen dugu. Gertatukoaren gainetik, Zallako Gazte Asanbladak herriarentzako ekintza guztiak mantendu ditu. Beti, ahal den borondate hobearekin, denon iritziak entzuteko tresnak sortuz eta hauek errespetatuz, herri hobea lortzeko asmoz gure ustetan. Egoera latza da baina proiektu honetan dugun ilusioak bultzatuta manifestazio bat antolatu dugu egoera hau salatu nahi duen pertsona orok parte har dezan. Manifestazioa Zallako Euskadi plazan izango da ekainaren 18an (larunbata) eguerdiko 13:00etan.
Zallako Gazte Asanblada Z.G.A.

NUEVO ATAQUE AL GAZTETXE


Ayer, 15 de junio de 2011, el Gaztetxe de Zalla sufrió su cuarto ataque, tercer ataque en menos de un mes.
Hace un mes alguien entró al Gaztetxe rompiendo la puerta, e hizo un agujero en la tubería del agua del baño del tercer piso. Ésta empezó a perder agua, inundando la casa entera. La semana pasada, el camarote del Gaztetxe, donde se encuentra la biblioteca y la radio libre, fue rociado con un producto inflamable y prendido fuego. Además, el 15 de junio, el segundo piso, donde se encuentra la bertso-gela, la cocina, la sala de reuniones y diversos almacenes, fue atacado de la misma manera. Esto, teniendo en cuenta que la casa está muy envejecida, supone un gran riesgo tanto para la construcción, como para los que la utilizamos y los vecinos que la rodean. El hecho de que haya sido rociado con un producto inflamable y la repetición de los hechos no da cabida a la duda de que ha sido un nuevo ataque premeditado contra nuestro proyecto social. Un proyecto que lo único que busca es fomentar la cultura y el movimiento popular desde un punto de vista participativo y autogestionado. La Gazte Asanblada de Zalla, además de múltiples organizaciones de ámbitos sociales, políticos, sindicales… cree que la denuncia y posteriores ataques al Gaztetxe de Zalla responden a una estrategia de desgaste a la juventud, metiendo miedo y haciendo que un proyecto cultural parezca un grandísimo delito intentando conseguir la desmovilización y la no participación. Esta petición económica hace que la gente de Zalla pueda replantearse el acudir por miedo, sin embargo reiteramos que ésto es solo amedrentar a la juventud, y ésto está fuera de la realidad judicial. A pesar de las denuncias y los ataques sufridos, la Gazte Asanblada de Zalla ha mantenido sus iniciativas en el pueblo intentando ofrecer alternativas, y siempre (respetando las opiniones de cada uno) con la mejor intención, solo buscando un pueblo mejor desde nuestra manera de entenderlo. Por todo ésto, y porque queremos seguir trabajando en nuestro proyecto, hemos convocado una manifestación para que todo aquel que quiera apoyar al Gaztetxe de Zalla pueda hacerlo. Esta manifestación tendrá lugar el sabado 18 de junio a las 13:00 horas, y tendrá su salida en la plaza Euskadi de Zalla.
Zallako Gazte Asanblada Z.G.A

2011-06-09

Koskoenea gaztetxea desalojatu dute

Gaur goizean Koskoenea Portugaleteko gaztetxea desalojatzeari ekin diote poliziek. Desalojoak iraun duen bitartean polizia mehatxuka eta errespeturik gabe aritu dela salatu dute Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek.
Portugaleteko Gazte Asanbladaren oharra:

Heldu da. Gaur, ekainak 9, zipaioek, polizia munizipalaren babesarekin, Portugaleteko Koskoenea Gaztetxea desalojatu dute. Orain dela hiru hilabete urte bat bete zuelarik, Koskojales kalea berpizten saiatu den Gazte Asanblada bere ekintzak antolatzeko leku gabe utzi dute. Goizeko XX:XXetan bertaratu dira X patruia, guztira X agente inguru, jendea hurbilduz joan den heinean tentsioa areagotu da eta poliziak era bortitzean, mehatxuka eta errespetu gabe aritu dira desalojoak iraun duen bitartean.

Iazko martxoaren 27an okupatu era oztopoak oztopo, ugariak izan dira Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek bertan antolatu dituzten ekintzak, besteak beste, bideoemanaldiak, kolokioak, tailerrak, bazkariak, bertso eskola, baratzaren egokipena, kalejirak.

Hori gutxi balitz, Gazte Asanbladak Koskoenea okupatu zutenetik nabaria izan da gazteok jasotako errepresioa, jarraipenak, grabazioak…Izan ere, presentzia poliziala izugarria izan da, batez ere hasierako asteetaneta azken egunetan. Eta hori gutxi ez eta 9 gazte identifikatuak eta epaituak izan dira etxe huts eta ahaztu bati erabilera publiko eta funtzionala emateagatik, eta herriarentzakoalternatiba bat eraikitzen saiatzeagatik .

Argi geneukan desalojoa hauteskunde ostean etorriko zela, lehenago edo beranduago, baina hilabete asko pasatu ditugu urduritasunean murgilduta, martxan jartzen hainbeste kostatu zaigun proiektua zapuztearen beldur. Gure etorkizuna zehatza ez bada ere, argi daukagu gure borrokan tinko jarraituko dugula eta gaztetxea egon ezean geure ideiak, proiektuak eta beharrak asetzeko, publiko zein pribatua den beste lekuren bat topatuko dugula. Gainera, Portugaleteko Gazte Asanbladak 3 urtez jardun du, herria
berpizten, gazte problematika lantzen eta aisialdi alternatiba bat eraikitzen eta horri ekingo dio desalojo edo errepresioa egonda ere. Jakin dezaten gure bihotz-zati handi bat Koskoenearen hondakinen artean geratu arren, gure proiektuak eta borrokak ez duela mugarik.

Urte honetan, eta gaur Koskoeneara gerturatu zareten herritar-lagun-kide guztiei bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu erakutsitako elkartasuna eta konfidantza, zuek gabe Koskoeneak ez zuelako izaterik izango, eta gaur egun tristea izan arren, bihar hausnarketarako egun perfektua izango da. Kolpe gogor honen aurrean herritar ororen erantzuna nahitanahiezkoa da, oraindik badaude aldatzeko gauza ugari, oraindik badago Portugalete berri bat sortzeko aukera, oraindik badago gizartea eraldatzeko beharra, gaur da Gazte Asanbladaren borrokara lotzeko eguna.

ADI MOBILIZAZIOETARA!!

Horrez gain, jakinarazi nahi dugu Zallako gaztetxeari su eman diotela ezezagunek. EZ DUGU ERAS GEHIAGORIK ONARTUKO!!!

Ostiralean, 19:30etan manifestazioa Zallako Euskadi plazatik.


2011-06-08

Kimetzen kafeta + Herri Norteren konzertua

Ostiralean, 18:30etatik aurrera, kafeta zabalik izango da, ostiralero bezala eta oraingoan Kimetz kolektiboak antolatuta. Bertan, 19:00etan oinarrizko formazio ideologiko bideoa proeiktatuko dute: kapitalismoaren eraginak Euskal Herrian.



Larunbatean, musika itzuliko da gaztetxera Herri Norte Taldearen eskutik, Esteka, Herrikadak eta Tommy Gun taldeen eskutik, 20:00etatik aurrera.

2011-06-02

Ostiralean, Plogoff, piedras contra fusiles

Ostiralean, hilak 3, "Plogoff, piedras contra fusiles" dokumentala proiektatuko dugu La Keloko ostiraleroko kafetan. Geldi al daitezke nuklearrak?

El movimiento antinuclear europeo obtuvo sonoros éxitos entre 1979 y 1982, como recordarán quienes paralizaron Lemoiz. En la costa bretona, un pequeño pueblo intransigente consiguió frenar la construcción de uno de esos monstruos. Giscard D'Estaing, presidente de la República, llegó a reconocer que en esa ocasión “se fracasó al tratar de imponer el programa nuclear, debido a la oposición frontal y a pesar del control de la información”.

N. Le Garrec y F. Le Garrec • Bretagne Films • 1980 • 90 min