2011-07-21

AHTren aurkako XVI akanpada - Hernani - uztailak 26-31

Kaixo guztiei!
Urtero bezala, aurten ere AHTaren Aurkako Asanbladak Akanpada antolatu du, XVI. AKANPADA, hain zuzen. Egun hauetan zehar elkarbizitza gune bat eraikitzen da, non adin eta jatorri ezberdinetako jendeak bizipen interesgarriak partekatzeko aukera duten aste batetan zehar. Aurtengo udan Hernanin (Gipuzkoa) izango da, Uztailaren 26tik 31ra.

Hernani hainbat azpiegiturek zigortzen duten herri bat da (papelera, planta elektrokimikoa, beste zonalde industrialak, Urumeako autobia, harrobia, etab.), hala ere progresoa ez da inoiz asetzen. AHTa beste hainbat “altxorrekin” batera datorkigu, hala nola, beharrezkoa duen subestazio elektriko berria (10 hektarea eta 400.000V) eta honekin datorren Oso Tentsio Altuko linea. Gainera, inguruko eskualdetan ere egoera ez da oso ezberdina, superportua, metroa, errauskailua, makrokartzela... bezalako proiektuetaz inguratuta baikaude.

Azken hilabete hauetan, AHTa derrigorrezko desjabetzekin heldu zaigu Hernanira, hauei bidea oztopatuz erantzun badugu ere. Horretarako ezinbestekoa izan dira bai herritarrok egindako presioa mobilizazio ezberdinen bitartez, bai kaltetu zuzen batzuk hartu duten jarrera tinkoa. Nolanahi ere, kontuan hartu beharrekoa da hau hasi besterik ez dela egin. Obren hasiera edozein unetan iritsi lekiguke eta, orain inoiz baino gehiago, traba egin eta beraien bidea oztopatuko dugu.

Martxan jarritako makroproiektu hauen atzean zein interes politiko eta ekonomiko daude? Zein aldaketa sozial dakartzate proiektu hauek? Noraino iristen da azkenaldian entzun dezakegun “ingurumen jasangarritasuna” delako hori? Zein momentu ari da zeharkatzen diskurtso antidesarrollista? Eta honek gizartean duen eragina?

Honekin guztiarekin loturiko eztabaidak, tailerrak, hitzaldiak, etab. burutuko dira Akanpadan zehar.

ZATOZ ETA PARTE HARTU!!!

Akanpada Hernanin izango da uztailaren 26tik 31ra, Arriatxu eskola zaharrean, Osinaga auzoan (Hernani erdigunetik 15 minutura)

Umeak akanpadako parte dira eta urtero bezala, gune berezia eta haientzako programazioa egiten saiatzen ari gara.

Gogoratzen dizuegu Akanpadan ez dela jarrera sexistarik eta bestelako errespetu faltarik onartuko.
Txakurrak ez ekartzeko eskatzen dugu, eta ekartzekotan, adi ibili.

Informazio gehiagorako emailez ahtez@sindominio.net edo telefono berrian 648821759.

Info+, kuñak, egitaraua etab. hemen

2011-07-07

Santurtziko Txosnagunearen jai egitaraua

Badatoz berriro Santurtziko jaiak, badatoz txosnak... eta hona jai egitaraua.

8 ostirala: (irekitze eguna)

- 19:00 Pregoia Mendi Alde taldearekin bere 50. urtemugan, nasetako agertokian.

- 19:00 Txotx nasetan

- 19:30 Txosnen irekiera Gaurko Gazteak fanfarriarekin.

9 larunbata: (kirol eguna)

- 19:00 Herri kirol erakustaldia Sotera aurrean.

10 igandea: (helduen eguna)

- 19:30 Nafar jota kontzertua nasetako agertokian “Ribera Canta” taldearekin.

- 19:00-21:00 puzgarriak Sotera aurrean.

11 astelehena: (euskal eguna)

- 19:30 herri kirola motozerraz nasetan Ikusgarri taldearekin.

- 19:00-21:00 puzgarriak Sotera aurrean.

12 asteartea: (kultur eguna)

- 19:00 Akrobazia erakustaldia nasetan Argentinako “Mano a mano” taldearekin.

- 20:00 Kale antzerkia Sotera aurrean: Gorakada taldearen “Jim eta altxorraren uhartea”.

13 asteazkena: (txikien eguna)

- 18:00 Aurpegi pintaketa eta globoflexia Kabiezeseko Alaiki taldearekin nasetan.

- 19:00 “Patxin eta Potxin” pailazoen ikuskizuna nasetan

- 20:00 Oliver magoaren ikuskizuna nasetan.

14 osteguna: (gazte eguna)

- 13:00 traka-poteoa txosnagunetik

- 15:00 bertso bazkaria txosnagunean Jon Martínez eta Asier Arrutiarekin

- 17:00 mus txapelketa txosnagunean

- 19:00-21:00 puzgarriak sotera aurrean

- 21:30 kontzertuak nasetan: MG Materia Gris, Aldats eta Tommy Gun.

15 ostirala: (musika eguna)

- 19:00 Haurrentzeko “diskotxou” berbena DJ Xaibor-ekin Sotera aurrean.

- 19:00-21:00 puzgarriak nasetan

- 19:00 igel txapelketa Hontzak txosnetan

16 igandea: (txosna eguna)

- 19:00 Txahal pintxo banaketa nasetan

- 21:30 Sardinoaren erreketa eta Santurtziko Txosnagunearen jai amaiera

Viernes 8 ostirala: (irekitze eguna)

- 19:00 pregón a cargo de Medi Alde por su 50 aniversario desde el escenario de los pantalanes

- 19:00 Txotx en la explanada de los pantalanes

- 19:30 Apertura de txosnas amenizada con la fanfarria “Gaurko Gazteak“ en el recinto de txosnas

Sábado 9 larunbata: (kirol eguna)

- 19:00 Exhibición de deporte rural frente a la sotera a cargo del grupo

Domingo 10 igandea: (helduen eguna)

- 19:30 concierto de jotas navarras en el escenario de los pantalanes con el grupo “Ribera Canta”

- 19:00-21:00 hinchables frente a la sotera

Lunes 11 astelehena: (euskal eguna)

- 19:30 deporte rural con motosierra en la explanada de los pantalanes con el grupo “ikusgarri”

- 19:00-21:00 hinchables frente a la sotera

Martes 12 asteartea: (kultur eguna)

- 19:00 Exhibición de acrobacias en la explanada de pantalanes con el dúo argentino “mano a mano”

- 20:00 Teatro de calle frente a la sotera con el grupo “gorakada” y el espectáculo “Jim y la isla del tesoro”

Miércoles 13 asteazkena: (txikien eguna)

- 18:00 Pintura de caras y globoflexia con el grupo de tiempo libre ALAIKI de Kabiezes en la explanada de pantalanes

- 19:00 Actuación de los payasos “Patxin eta Potxin” en el escenario de pantalanes

- 20:00 Actuación del mago “Oliver” en el escenario de los pantalanes

Jueves 14 osteguna: (gazte eguna)

- 13:00 traka-poteo desde el recinto de txosnas

- 15:00 bertso bazkaria en el recinto de txosnas con Jon Martínez y Asier Arrutia

- 17:00 campeonato de mus en el recinto de txosnas

- 19:00-21:00 hinchables frente a la sotera

- 21:30 conciertos en el escenario de pantalanes; MG Materia Gris, Aldats y Tommy Gun

Viernes 15 ostirala: (musika eguna)

- 19:00 Verbena infantil “diskotxou” con DJ Xaibor frente a la sotera

- 19:00-21:00 hinchables en la explanada de pantalanes

- 19:00 concurso de rana en la txosna de Hontzak

Domingo 16 igandea: (txosna eguna)

- 19:00 reparto de pinchos de la Txahala con “Eusko Label” en la explanada de pantalanes

- 21:30 quema del sardino y final de fiesta del Santurtziko Txosnagunea