2012-04-27

Oraindik ez dugu amaitu!!!

Astea pasatuta, oraindik ez da urteurrena amaitu, eta azken txanparako honakoak dauzkagu:

Gaur arratsaldean, 18:00etan, ekonomia solidarioari buruzko eztabaida izango dugu, Gorakada elkartearekin eta CNTren Gizarte Ekintzarako Idazkaritzarekin. Horren ostean, 21:00etan "...eta Karmele?" antzezlana, eta 22:00etatik aurrera flamenko erakustaldia. Gaua amaitzeko DJ Malayok dantzaraziko gaitu.

Eta bihar, 28a, azken eguna, 12:00etatik aurrera txalaparta izango dugu, 14:30ak inguru izango den bertso bazkaria baino lehen. Honetan, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre eta Izar Mendiguren izango ditugu.
Bazkalostean, eta ez lokartzeko, herri jolasak izango ditugu eta, eguna amaitzeko, kontzertuak 20:00etan, Interlude, Boa Morte eta Despeñaperros taldeekin.

2012-04-12

Bihar, PGArekiko kafeta solidarioa eta Gazte Eguna antolatzeko asanblada

Bihar, 18:00etatik aurrera, Portuko Gazte Asanbladarekiko kafeta solidarioa antolatu dugu La Kelo gaztetxean. Ateratako dirua Koskoenean identifikatutako 7 gazteen epaiketaren gastuaetarako izango da. Kafetxoak, pintxoak, teak eta giro ezin hobea, anima zaitez!!! Gogoratu epaiketa apirilaren 20an 10etan izango dela Barakaldoko epaitegian.



Bestalde, Gazte Eguna antolatzeko asanblada ere, 14an izango zena, bihar bertan izango da, 18:00etan, larunbatean Bilbon Parot doktrinaren aurka deitutako manifestazioa dela eta.

2012-04-11

LA KELOREN 13. URTEURRENA

Apirilaren 20tik 29ra hamaika ekintza izango ditugu gaztetxean 13 urte bete dituela ospatzeko:

Ardo iturria, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, erakusketak, jokuak, bertsoak, herri bazkariak...

Laster aterako dugu kartela. Egon adi, etorri ta autogestioaz gozatu!!!

_______________________________________________________________________


Del 20 de abril al 29 celebraremos el 13 cumpleaños del gaztetxe con muchas actividades:

la tradicional fuente de vino, conciertos, charlas, teatro, exposiciones, juegos, bertsos, comidas populares...

Pronto sacaremos el cartel. Estaos atentas y venid a disfrutar de la autogestión!!!


2012-04-08

Fracking-aren aurkako eguna

Bihar, Cornites egunarekin bat, Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak hainbat ekitaldi antolatu ditu Serantesen. Igotzeko hitzordua 10etan izango da Mamarigako metrotik. Animatu eta parte hartu!

2012-04-03

[Charla-debate] Prácticas asistencialistas en los movimientos políticos y sociales


Distri Maligna (Madrid) editó hace no mucho un fanzine con este título que hacía una trayectoria histórica del asistencialismo y iniciaba un proceso de autocrítica centrado, especialmente, en los centros sociales madrileños, entorno del que el autor forma parte. Este jueves nos acompañará C.Piro, para ver la evolución del asistencialismo y empezar a plantear de forma crítica como queremos construir nuestros proyectos.
¡Estais todas invitadas!
Gaztetxeak aurrera!