2018-12-17

KONTZERTUA ABENDUAK 22

2018-KO AZKEN KONTZERTUA


LA KELO GAZTETXEA
ABENDUAK 22 LARUNBATA 

KONTZERTUA: 20:30


SARRERA: 4€


TALDEAK:
THE INDUCTIONS
STRIKNINA
RAUST!


URTEURRENARAKO ARGAZKIAK

Denbora gutxi barru gaztetxearen urteurrena izango da, beti bezala aktibitate dezente prestatzen hasi gara, baina haietako baterako zuen laguntza behar dugu: gaztetxearen argazki zaharrak baldin badauzkazue, ekarri gaztetxera edo bidali gure Gmail-era gure historiaren erakusketa bat egin ahal izateko!

2018-12-11

ZINEMAKEL



ABENDUAK 13, OSTEGUNA ARRATSALDEKO 19:00

PROIEKTUAREN AURKEZPENA:

2018-11-23

EUSKARALDIA DELA ETA BAZKARIA



Apuntatzeko:     OSTIRALA 30-a arte daukazue. Bazkaria borondatea izango da.
      -TAXKA TABERNAN.
      -LA KELO GAZTETXEA.




2018-11-15

HARDCORE X AMNISTIA FEST


La Kelo Gaztetxea Santurtzin Azaroak 17
-18:00 Euskal Preso Politikoen egoeraren inguruko hizketaldia irteera Indibidualak VS Amnistia
-20:30 Kontzertuak
Etekinak Euskal Presoentzat izango dira.

2018-04-08

Eskerrik asko, Reciclanet!!!

Eskerrik asko, Reciclanet!!!

Eskerrak eman nahi dizkiegu Reciclanet-eko kideei gure lana errazten ari den emandako inprimagailuarengatik!



Queremos dar las gracias a l@s compañer@s de Reciclanet por la impresora donada que nos está facilitando el trabajo!

Info+: http://www.reciclanet.org/

2018-02-26

Martxoaren 2an, "Erbeste" Anodino Teatroarekin

Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

ERBESTE edo sahiets baten aldarrikapena

Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?
Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historioaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.
ERBESTE, Poltsiko Antzerkia Sariaren 2017ko edizioaren irabazleak izan dira.