2009-04-24

Zazpi Katu berriro okupatuta eta gaztetxe berria Erandion

Zazpikatu gaztetxearen okupazioaren Kronika:

Alde Zaharretik zehar kalejira burutu ostean hamarnaka gazte hurbildu dira Solokoetxeko eskaileretara gaztetxea berreskuratzeko asmoz. Berehala ertzaintza bertaratu da eta ingurua hartu dute baina dagoeneko zonaldetk alde egin du. Hainbat gazte gaztetxearen barnealdean daude eta auzotar ugari babesa ematera agertu dira gaztetxe ingurura.


Erandiko Gazte Asanbladaren oharra:

Azken 2 urte hauetan Erandioko Gazte Asanbladatik asko izan dira landu eta ospatu ditugun ekimenak; inauteriak, gazte egunak, etxebizitzaren aldeko dinamikak,ikastaroak, kontzertuak...

Baina gure proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko ezinbestekoa egiten zaigu guk gestionatuko dugun leku fisikoa eskuratzea.

Horregatik, ERANDI0K0 GAZTETXEA JAI0 DA!

Aspaldi erabili barik dagoen Tartanga kaleko 30. zenbakia, (lokal publikoa,antzinako CIPEA) okupatzea erabaki dugu, bertan gure ilusio eta ametsak egi bihurtzeko asmoz.

Erandioko Gazte Asanbladako kideok, GAZTETXERA etortzera gonbidatzen zaituztegu.

0stiralean, Apirilaren 24ean, 20:30ean metrotik KALEJIRA baten ostean herriari ateak irekiko dizkiogu.

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!

No hay comentarios:

Publicar un comentario