2009-05-18

La Kelo gaztetxeko asanbladak maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean:

La Kelo gaztetxeko asanbladak maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean:
Ikusten ari garen egoera ekonomikoaren aurrean eta bizi garen sistema ekonomiko kapitalista hau gidatzen duten botereguneen jarrera ikusita, greba orokorrerako deialdiarekin bat egitea erabaki du.
Lehen hain goraipatutako eta orain hain gutxietsitako langileriak kalereketak, gizarte murrizketak eta miseria jasaten dituen bitartean, herri ondasunetatik banketxeei (haien akziodunen artean hainbeste irabazi banatu izan dutenak) diru kopuru eskergak ematen zaizkiela ikusten ari gara; honela jokatuz aberatsa aberatsago egin eta pobreak pobreago bihurtzenko ondo pentsatutako estrategiak garatzen dituzte.
Hau guztia gaurko sistemaren isla hutsa da, mendebaldeko lan merkatuaren gorabeherak jasateko prest dauden langile “zintzoak” sortzen dituen bitartean, aldi berean mendiak eta oihanak suntsitu, eta baztertutako herrien ondasunak uztiatzen dituen sistema, honela gizateriaren gehiengoa miseriara zigortuz.
Honen guztiaren aurrean gizarte arlo guztiak borrokara deitzen ditugu, denok baitugu egokitu zaigun errealitatearen aurrean gizarte justuago bat sortzeko indarra. ZUK, langabetu, aldi baterako langile prekarioa, pisuaren hipotekarekin agobiatua, edo besterik gabe, bizi zaren lekuan bidegabekeria ikusten duzun horrek, ZEUK daukazu aldatzeko giltza, aldatzeko gaitasuna gutako bakoitzarengan baitago. Sistema honen aurrean, maiatzaren 21ean greba eta beti ere borroka!


La kelo gaztetxea