2009-10-21

Astebururako plana: sukaldaritza tailerra eta zapatu gorria!

Ostiral 23an, 18:00etatik aurrera, beganismoaren inguruko bideoa izango dugu eta, horren ostean sukaldaritza begano tailerra.

Larunbatean, Kimetz kolektiboak antolatutako Zapatu Gorria izango da: hamar eta erdietan egunaren aurkezpena izango da, hamaiketan dokumentala izango dugu eta ordubatetik aurrera trikipoteoa abiatuko da. Ordubi eta erdietan indabada izango dugu (barazkijalea eta "bestea"), eta horren ostean ekimenak izango dira gauera arte. Egun osoko sarrerak bost euro balio izango ditu.

2009-10-16

Abra Kadaver taldearen diska berriaren aurkezpena


Bihar, hilak 17, 22:00etatik aurrera (erabat puntuala!!!) Abra Kadaver taldeak diska berria aurzketuko digu, Norte Apache taldeak lagunduta. Sarrera 3 €koa izango da, eta honekin abtera eskulan baten zozketan parte hartuko duzu.

2009-10-05

Santurtziko gazte independentistak 30. urteurrena ospatuko dute Urriaren 9an

Santurtziko gazte independentistak 30. urteurrena ospatuko dute Urriaren 9an; ostirala. Aldarrikapenerako eta festarako parada izango da: manifestazioa; afari herrikoia eta erromeria.

Santurtziko gazte independentisten oharra:

Egitaraua

19:30etan Santurtziko udaletxetik, Las Viñas-eko ikastetxera mania ''EUSKAL GAZTERIA EZ DAGO SALGAI'' leloarekin
20:30etan Ekitaldi politikoa eta afari herrikoia (Afariak 5 euro balio du) Las Viñas-eko ikastetxean
22:30etan La Kelo Gaztetxean erromeria
Afarirako txartelak Santurtziko herriko tabernan salgai 5 eurotan.