2009-10-21

Astebururako plana: sukaldaritza tailerra eta zapatu gorria!

Ostiral 23an, 18:00etatik aurrera, beganismoaren inguruko bideoa izango dugu eta, horren ostean sukaldaritza begano tailerra.

Larunbatean, Kimetz kolektiboak antolatutako Zapatu Gorria izango da: hamar eta erdietan egunaren aurkezpena izango da, hamaiketan dokumentala izango dugu eta ordubatetik aurrera trikipoteoa abiatuko da. Ordubi eta erdietan indabada izango dugu (barazkijalea eta "bestea"), eta horren ostean ekimenak izango dira gauera arte. Egun osoko sarrerak bost euro balio izango ditu.