2010-01-28

Sukaldaritza begano tailerra ostiralean

Bihar, 17:00etatik aurrera, sukaldaritza begano tailerra izango da gaztetxean. Bertan, animalia jatorri ez duten pintxoak egiten ikasiko dugu... eta bide batez dastatu!

2010-01-26

ostegun honetan, denok udaletxera: BULLÓN EZ UKITU!!!


Ostegun honetan, Santurtziko Udalbatzak Bullón auzoa eraisteko egitasmoa onartu nahi du. Horren aurrean, geure aurkako iritzia agertzeko deialdia dago, ostegunean, goizeko 8etan Santurtziko parkean. ENTZUN GAITZATELA!!!

2010-01-22

Asteburu honetan: kontzertua eta ortua sortzeko lehen urratsa

Bihar, urtarrilak 23, punk jaialdia izango dugu La Kelo gaztetxean, 20:00etatik aurrera eta 2 euro truk, Basatiak, Matarratas eta Rombos Negros taldeekin.

Bestalde, igandean asanblada izango da 18:00etan auzoan herri ortu bat sortzeko egitasmoari buruz berba egiteko, anima zaitez!!!

2010-01-14

To shoot an alephant: urtarrilak 18 - global screening / global screaming

Mundu mailako emanaldia urtarrilaren 18an.



Emanaldia euskaraz hilaren 18an, astelehenaz, 19:30etan.
Proyección en castellano el martes 19 a las 19:30.


"(...) Gero, zelan ez, elefantearen heriotzari buruzko amaigabeko elkarrizketak izan ziren. Jabea sutan zegoen, baina indiar bat besterik ez zen eta ezin izan zuen ezer egin. Gainera, legearen arabera, zuzen jokatu nuen, elefante ero bati zakur ero bati bezala tiro egin behar zaio, bere jabeak menperatzen lortu ezean". George Orwell. "Elefante bati tiroka" lehen aldiz argitaratu zen 1948an "New Writting"en.

George Orwell-ek oraindik balio duen Asiari begiratzeko modu bat definitu zuen. "To shoot an elephant" Gazako zuzeneko lekuko bati buruzko kontakizuna da. 2008ko abenduaren 27an "Cast Lead" (Berun Urtua) Operazioa elefanteei tiroka ibili zen 21 egunez. Palestinako zibilen alboan Gazako anbulantzietan geratzea erabaki eta lortu zuten atzerritar bakarren larrialdizko irudiak, loa galarazten dutenak, hotzikara sortzen dutenak, zikinak.


“(...) Después, cómo no, hubo interminables conversaciones sobre la muerte del elefante. El dueño estaba furioso, pero no era más que un indio y no pudo hacer nada. Además, según la ley, yo había hecho lo correcto, ya que a un elefante loco hay que matarlo como a un perro loco, si su dueño no consigue dominarlo”. George Orwell. “Disparando un Elefante” fue publicado por primera vez en “New Writing”en 1948.

George Orwell definió una manera de ver a Asia, que todavía es válida. “To shoot an elephant” es un relato sobre un testigo presencial en la Franja de Gaza. El 27 de diciembre de 2008, la Operación “Cast lead” (Plomo Fundido) estuvo disparando a elefantes durante 21 días. Imágenes urgentes, insomnes, escalofriantes y sucias de los únicos extranjeros que decidieron y consiguieron permanecer, empotrados en las ambulancias de la Franja de Gaza, al lado de la población civil palestina.

Gaztesareak agur esateko unea iritsi da...

Agur esateko unea iritsi da. Ia zazpi urte igaro dira 2003ko martxoaren lehen hartan gure lehen lerroak inguruotan idatzi genituenetik. Ezin esan alferrik pasa diren zazpi urte direnik.
Bidaia helburu garbi batekin hasi genuen: gazteon arteko komunikazioa bultzatu eta gure arteko sarea osatzeko asmoz sartu ginen txalupa honetan. Eztabaidak bultzatu ditugu, gazteriak behar izan dituen tresnak sortu ditugu. Euskal Herriko gazte mugimendua ez baita komunikabideek dioten bezalakoa, ez gara pasotak, ez gara sofan eserita geldi egotekoak... Guk bestelako jendarte eredu bat eta bestelako Euskal Herri bat dugu amets, eta horretan dihardugu lanean. Errealitate hori existitzen da, nahiz eta batzuek ezkutatu nahi izan. Eta hain zuzen ere, Gaztesarea urte guzti hauetan ixildu nahi izan dituzten guzti horien bozgorailu izan da. Zergatik? komunikazio horizontala, parte hartzailea eta norabide askotarikoa ardatz, herritarrek erabili eta bere egin duten tresna delako.

Horregatik dute hainbesteko garrantzia gurea bezalako proiektu komunikatibo herritar eta askeek. Urte guztiotan sexualitateaz konplexurik gabe eztabaidatu dugu, zer nolako jai eredua nahi dugun azaldu dugu; plastikozko irrati-formula marabillosoek eskaintzen duten silikonazko musikaz haratago, Euskal Herrian badela musika ulertzeko beste era bat ikusi dugu; kultura herritarragoaren alde borroka egin dugu; ikasleak matrikula zerrendetako izen abstraktuak baino gehiago direla erakutsi dugu? Guztion artean Gaztesarea egin dugu! Itsasoan gogor arraun eginez gazteok gure txalupa gidatu dugu. Arraunlari eta lemazain izan gara.

Baina zoritxarrez, itsasoan, ekaitz bortitzak ere izaten dira. Haize bolada edo olatu zakar batek txalupa desbideratu eta kalteak sor ditzake. Tamalez, Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoerak horretara ohituta gauzka. Zer esanik ez, gazteok asko dakigu horretaz. 2009ko uztailaren 29an Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean sartu zen Gaztesarearen egoitza mihatzera. Operazio honek berak erakusten digu tresna honen garrantzia, euren zaurietan ozpina gara. Ikusi nahi ez duten errealitatearen isla baita Gaztesarea. Ondorio latzak utzi zituen operazio hark. Hiru gazte atxilotuta, irailean beste bederatzi lagun ere auzipetu zituzten.

Oztopoen gainetik aurrera egiten jakin dugu hala ere. Nola hala, berriz ere, txaluparen norabidea nolabait zuzendu eta aitzina jarraitu dugu gaur arte. Baina aipatu operazioak, eguneroko jardunean normaltasunez aritzeko oztopoak ekarri dizkigu, aurrera jarraitzea ia ezinezko egiteraino. Hau horrela izanda, iritsi da agur esateko unea. Gaztesareak urteotan eman zezakeen guztia eman duela ondorioztatu dugu. Beste Portu batera iritsi gara. Fase hau itxitzat ematen dugu. Ea zer dakarkigun etorkizunak.

2010eko urtarrilaren 13 honetan idazten ditugu gure azken lerrook. Agurrak ez dira beti gozoak izaten eta oraingoan ere ez da hala. Malkoz osatutako itsaso gazian, irrifarre zabala ahoan, bagoaz. Mila esker urte guztiotan Gaztesarearen parte izan zareten guztioi eta are eta esker gehiago zuei, Euskal Herriko gazte guztioi. Zuek gabe ez ginatekeen ezer izango.

Sentitu, pentsatu, egin... eta adierazi!

Uhinak aurrera darrai! Gero arte!

Iturria

2010-01-04

Cordura + Hans, urtarrilak 14


Urtarrilaren 14an, ostegunarekin, Corduraren "El incendio más largo del mundo" diska berriaren aurkezpena izango dugu La Kelo gaztetxean, eta, hauekin batera, Hans talde alemaniarra ere ikusteko aukera izango dugu. Hau guztia 5 euro truk 20:00etan (ooooso puntuala!!!).