
Bihar, astelehena, EPPKren historia biltzen duen "Burdinen arteko herria" liburuaren aurkezpena izango dugu 20:11n, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskutik eta Anjel Alkalde eta Unai Hernández preso ohien partehartzearekin.

Asteartean, ostera, Bilboko Okupazio Bulegoko jendearekin daukagu hitzordua 19:11n: zer egin okupatu baino lehen? Eta okupatutakoan? Nola jokatu behin polizia agertuta? Zein eskubide daukagu okupatutako etxebizitzan? Galdera hauei guztiei eta zeuk egindakoei erantzuna aurklitzeko aukera izango dugu bertan.


Eta azken asteguna, osteguna. Portu eta inguruko musikaren historia ezagutarazi nahi du Portusound liburuak, eta historia hori ezagutzeko aukera izango dugu 19:11tik aurrera. Honetaz gain, egileak antolatutako erakusketa izango da ikusgai arratsaldero astelehenetik ostegunera.