2010-05-28

Bihar, larunbata, denok Kultur egunera!!!

12etatik aurrera, Kultur Etxearen ikastaroak kalean.
14:30etan, herri bazkaria (ohiko zikiro jana).
17:00etan, kalejira auzoan zehat Cotton Club taldearekin.
19:00etan, Kultur Etxearen aldeko argazkia frontoian.
21:00etan, kontzertuak: Hora Zulú, Sexty Sexers eta Norte Apache.

ZORIONAK ETA AURRERA!!!

2010-05-19

Kultur Etxearen prentsaurrekoa

Jada Mamarigako Kultur Etxeak 20 urte bete ditu. 20 urte okupazio eta autogestioari lotuak, herritik sortua eta egunero-egunero kultura euskaltzale eta parte hartzailea Mamariga auzoari eskaini dizkiona. Hau dela eta, gure urteurrena behar bezala ospatzea bururatu zaigu auzoarentzako jai erraldoia eginez. Urtero legez Kultur Eguna gauzatuko dugu, baina aurtengoa berezi samarra izango da. Hona hemen egitaraua:

12:30ean frontoian umeentzako puzgarriak. Vallejo Plazan Kultur Etxean martxan diren ikastaroen erakustaldiak izango dira: perkusioa, txalaparta, puntu-gurutzea, kontserba, sexualitatea, sukaldaritza... Aurrerago Pandero tailerrekoek triki poteoa egingo dute Kultur Etxetik abiatuta.
14:30ean frontoian Herri Bazkaria hain arrakastatsua den Zikirorekin. Txartelak 20 euro balio du eta Kultur Etxean, Armintza, Taxka, Luna, Herriko eta Astriden tabernetan salgai daude.
17:00etan Cotton Club dixie taldeak kalejira egingo du auzoan zehar.
21:00etan kontzertuak Norte Apache, Sexty Sexers eta Hora Zulu taldeekin.


Esan bezala jai hau gure 20. urteurrenaren ardatza izango da. Bertan gauza ugari dugu ospatzeko. Izan ere, denbora honetan guztian ehunka pertsonaren ahaleginari esker kultura pribilegio bat izatetik eskubidea izatera igaro da. Era libre, autonomo eta burujabean burutu ditugu tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, kontzertuak, jaiak, antzerkiak... Auzotik jaso eta auzoari eskaini zaio unean-unean eskatutakoa.
Ibilibide honetan Kultur Etxeak autogestioari esker urtero Mamarigan inbertitu duen aurrekontua 16.000 eurokoa izan da (2.700.000 pezeta), hots, 20 urte hauetan 320.000 euro baino gehiago. Honek auzoari ez dio ekarri inolako gasturik, diru guztia autofinantzaketa eta autogestio herrikoiaren bidez eskuratu baita.
Udalari, ostera, hau guztia berdin zaio. Hain berezia behar zuen urte hau izorratu nahi digute hamaika oztopo jarriz. Herri mugimenduak ozen eskatu zizkion gune kultural berriak. Zehazki, liburutegia, erabilera anitzeko aretoa eta ludoteka bat. Bi baldintza mahai gainean jarriz: frontoiko plaza handitzea eta Mamarigako Kultur Etxea errespetatzea. Baina, herri honetan boterea beti azpikeriatan dabil eta denon borondatea gutxietsiz Kulturgune berria egingo zuela esan zuen harrokiro.
Mamarigako biztanleoi 2 milioi euro kostatuko zaigun eraikin honek (gehi gerora izango duen etengabeko gastua) Frontoiko plazaren handitzea galaraziko du, eta honen ondorioz, auzoan egiten diren festa herrikoi guztiak (Mamarigako jaiak, Kultur Eguna, Eki Eguna, Negu Eguna, Putxerak, Euskal Ezkontza...). Bestetik, Mamarigako Kultur Etxeak betetzen dituen zenbait funtzio bete nahi izango ditu (tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak..), hots, beharrezkoa ez den gastu bat egingo dute krisi garai honetan.
Gainera, argi eta garbi geratu da Santurtziko Udalak honekin bilatzen duena dela Mamarigako Kultur Etxea bota eta desalojatzea. Hasieratik gezurretan ibili dira herri mugimenduarekin: gure izena erabili dute egiteko asmoa duten eraikin berria izendatzeko, ezer esan barik proiektu honetarako aurrekontuak onartu dituzte proiekturik ez zutela esaten zuten bitartean, inerteneten bidez izan dugu honen guztiaren berria... Aurreko astean udaleko topografoak Kultur Etxearen kanpoaldean aurkitu genituen neurriak hartuz parking bat egiteko!! Jokaldi ederra udalarena kultur zentro ofizial bat eraiki nahi dute orain dela 20 urte auzoak berak sorturikoa pikutara bidaltzeko!! Hau guztia isilean eta ozen esan barik, jakin badakitelako urte hauetan guztietan milaka pertsonak eman dizkigutela beren maitasun eta babesa.
Udalari ez zaio gustatzen jendeak modu autonomo eta librean kultura egitea, ez zaio gustatzen kontrolpean ez duena. Kultura kontsumista eta goitik ezarritakoa gurago du. Baina oraingoan, agian, Mamariga auzo desberdina dela onartu beharko du bere nortasun eta izaeraren kontra joan beharrean.
Azken hiru urteotan Mamarigako Kultur Etxeak 821 eskabide sartu ditu Udalean Herri Mugimenduak egindako eskaeraren eta Kultur Etxea errespetzatzearen alde, norbanako zein taldeenak. Hauek guztiek udalaren proiektuaren aurka berba egin dute. Begi-bistakoa da, aldiz, zer nolako kasu egun digun Udalak. Hau al da demokrazia? Hauxe bidegabekeria hutsa da. Azken batean, argi dagoena da jendeak ez duelako inolako aukerarik bere herrian zer egin behar den erabakitzeko, adin txikikoak bagina bezala tratatzen gaituzte, eta euren erabakiak inposatzen dizkigute ezer aldatzeko parada barik. Nori galdetu diote hau egiteko? Auzoko inori? Akaso esango dute egia, beren benetako asmoa Mamarigako Kultur Etxea boikoteatu eta botatzea dela?
Argi dago ezetz. Guk, ostera, ez diogu inolako beldurrik auzoaren hitzari. Bere esanetara ibili baikara 20 urtez autogestio eta okupazioari esker. Beste hainbeste izan daitezela.

2010-05-10

Ezkerraldeko gaztetxe martxa maiatzaren 15ean Santurtzitik Barakaldora

Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada eta Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Ekimen hau hurrengo astean Altsasun ospatuko den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekaria izango da.

Honakoa da egitaraua:

SANTURTZI La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)
- 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera.

PORTUGALETE Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)
- 13:30: Poteo musikatua eta ondoren bokatak eskuragai gaztetxean.

SESTAO Hiru kontzejuen plazan (Txabarri)
- 18:00: Herri jolasak eta askaria.

BARAKALDO Oleta gaztetxea (Oleta, 28)
- 21:00: Kontzertua SAGARDOLE taldearekin eta Bertso afaria.

Bazkari eta afariak prezio herrikoietan izango dira. Bertso afarirako izena eman beharko da herri bakoitzean zehaztuko duten tokian.

2010-05-04

Larunbatean, Hotsak Hezurretan ete Bazuka'l Bakala


Larunbatean, hilak 8, eta 2 euro truk Hotsak Hezurretan (Deustuatik) eta Bazuka'l Bakala (Sani-Arangoititik) taldeak izango ditugu gaztetxean 21:00etatik aurrera.


Amaitu dira jaiak, aitzakiarik ez!!!


Hotsak Hezurretan
musika taldea Deustun (Bilbo) sortu zen 2008. urtean eta denbora laburrean, Imanol Regalado, Jon Ander Amigo eta Oier Bernalek ibilbide oparoa biltzea lortu dute. 2008ko azaroan bertan, taldeak bere lehendabiziko maketa grabatu zuen Ramón Regaladorekin “The Sounds Factory” estudioetan eta hurrengo urteko udan “Aurten ere” abestia prestatu zuten Astrabuduako jaietarako, bertako Jai Batzordearen enkarguari erantzunez; abesti hau Urdulizko “Sweet Saul Studios” estudioetan grabatu zuten, ekoizpen lanetan Aitor Antruejo (Governors) egon zelarik. Gaur egun, taldeak euren lehendabiziko diskoa osatuko duten abestiak prestatzen eta hainbat zuzeneko prestatzen dabil.

Bazuka'l Bakala nacio en 2006, como un grupo de punk de barrio (sani-arangoiti). En principio el grupo constaba de tan solo dos guitarras (torres,borja) y un cantante (txejo) y se reunia en casa de Torres para componer canciones a pulmon...tras unas cuantas canciones y no tener rumbo fijo borja dejo la formacion...Fue entonces cuando todo comenzo a funcionar y se unio Papos (bajista y coros) al grupo. Beñat (bateria) no tardo en completar el grupo poco despues junto con Hodei (guitarra). El nombre fue creado un dia de increible desfase urbano...