2010-05-10

Ezkerraldeko gaztetxe martxa maiatzaren 15ean Santurtzitik Barakaldora

Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada eta Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Ekimen hau hurrengo astean Altsasun ospatuko den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekaria izango da.

Honakoa da egitaraua:

SANTURTZI La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)
- 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera.

PORTUGALETE Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)
- 13:30: Poteo musikatua eta ondoren bokatak eskuragai gaztetxean.

SESTAO Hiru kontzejuen plazan (Txabarri)
- 18:00: Herri jolasak eta askaria.

BARAKALDO Oleta gaztetxea (Oleta, 28)
- 21:00: Kontzertua SAGARDOLE taldearekin eta Bertso afaria.

Bazkari eta afariak prezio herrikoietan izango dira. Bertso afarirako izena eman beharko da herri bakoitzean zehaztuko duten tokian.