2012-01-09

Aste honetan, tailerrak, musika...

Aste honetan ikastaro berri bi hasiko dira La Kelo gaztetxean. Asteazkenean, hilak 11, kickboxing ikastaroa 19:00etan, eta ostegunean ordu berean soldaketa tailerra.

Bestalde, ostiralean, hilak 13, ukelele tailertxoa izango dugu 19:00etan; eta larunbatean, 20:00etatik Itzubaltzeta gaztetxeko entsaio lokalekoek antolatuta, kontzertua Atadxs a Nada, Awaking the North eta Burdinkaia taldeekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario