2013-03-05

Bertso bazkaria hilaren 9an

Gainean datorkigu Korrika eta Euskal Herri osoan Korrika Kulturalaren barruan antolatzen diren milaka ekitaldien barruan, bertso bazkaria izango dugu larunbatean 14:30ean Enkarterriko Bertso Eskolako kideekin. Izena eman dezakezu ostegun arratsaldera arte La Kelon, AEK euskaltegien edo e-postaz.

Horrez gain, arratsaldean Ikasle Ekintzak Sahararekiko elkartasun jaialdia antolatu du, aurrerago zehaztuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario