2014-04-18

Hasi da urteurrena!

Jakingo duzunez, edo udaletxean bertan ikusiko zenuenez, hasi da urteurrena!

Atzo, hilak 17, lehen eguneko bizikletada  izan zen, eta ondoren askaritxoa eta laburmetraia emanaldia. Sekulako barreak. Galtzeagatik penaz? Etortzea zeneukan-eta!

Baina lasai, hasiera ofiziala gaur izango da, ohi bezala, txupinazo-parrillada-ardoiturri pack-arekin. Eta gero, elektrofanfarria punk eta musika eta dantza nekatu arte. Ikusten? Ez da ezer gertatzen oporretan herrian geratzeagatik.

Eta bihar larunbata. Ba gauza gehiago. 14:15ean bertso-bazkaria Zallako elementuekin: Jon Martinez eta Beñat Amezaga. Lekua dago oraindik, lasai... Eta gero, kontzertua, 20:15ean: Ezinean, Humano eta NX. Ez daukazu dirudrik? Lasai: salneurria, borondatea. Holan bai, e!


No hay comentarios:

Publicar un comentario