2015-03-25

2015-03-13

Ciutat Morta, San Keremos, kontzertuak...

Berriro ere asteburu betea datorkigu oraingoan. Ostiralean, 21:00etan, Ciutat Morta dokumentala izango dugu ikusgai kafetan, 19:30ean Santurtziko parketik abiatuko den langabeziaren aurkako manifestazioaren ostean.


Bihar, ostera, goizean goizetik, Santurtziko Txosna Batzordeak antolatutako San Keremos jaian izango gara: putxera lehiaketa, umeentzako tailerrak, dantza plaza...

Eta eguna amaitzeko, kontzertuak gaztetxean 1991, Vertigo eta Die Wagen taldeekin 4€ truk.




2015-03-02

Martxoaren 7an, bertso bazkaria, guateke feminista... egun luzea!!!


Azken Korriketan bezala, eta Kulturala indartzeko asmoz, bertso bazkaria izango dugu larunbatean Algortako Bertsolari Eskolarekin. 14:30etik aurrera, borondate truk. Anima zaitez eta eman izena!!!

Kaixo lagunok!
Larunbat honetan, martxoak 7, Guateke Feminista antolatu dugu eta gonbidapena luzatu nahi dizuegu bertan parte hartzeko. Emakume langileon nazioarteko egun bezpera eta duela urtebete geure burua Santurtziko Dorretxean aurkeztu genuela aprobetxatuz, aukera ederra izango dugu La Kelo Gaztetxean 19.30etatik aurrera berriz elkartzeko. Bide batez, goraipatu nahi duzuen emakumeez mozorratzera animatu nahi zaituztegu, eta guatekean zeuen buruak askatasunez bizi eta adieraztera.
Bestetik, martxoaren 8an Emakumeon Mundu Martxak manifestazioa deitu du Bilbon, Arriaga plazatik hasita eguerdiko 13etarako, eta bertan parte hartzeko deia ere zabaldu nahi dugu. Atxikita doazkizue deialdien kartel guztiak.
Asteburuan zehar elkar ikusiko dugulakoan, gora borroka feminsita!
El próximo sábado, 7 de marzo, hemos organizado Guateke Feminista y os invitamos a participar de la experiencia. Aprovechando la víspera del Día Internacional de la mujer trabajadora y que por estas fechas hace un año que nos presentábamos en la Dorretxea de Santurtzi, tenemos un buen plan para volver a juntarnos en La Kelo Gaztetxea a partir de las 19.30. Os animamos además a que os disfracéis de mujeres que queráis homenajear, y que en el guateke os expreséis de manera libre.
Por otra parte, La Marcha Mudial de Mujeres a convocado una manifestación para el 8 de marzo, a las 13.00 en Bilbo desde la plaza del Arriaga y también queremos hacer un llamamiento a participar en la misma. Adjunto, os mandamos los carteles de todas las fechas.
Con ganas de vernos durante el fin de semana, gora borroka feminista!

Marimatraka Santurtziko Talde Feminista

2015-02-18

Formakuntza feminista: zer da patriarkatua?

Apur bat ahaztuta izan dugu bloga azken bi asteotan, gauzak egin ditugun arren, bina tira, berriro bueltan hurrengoa iragartzeko!

Eta, hain zuzen ere, ostiralean Marimatraka talde feministak formakuntza feminista saioa eskainiko du patriarkatuaren inguruan 19:30ean.

"Mezu honen bidez, ostiral honetan, otsailaren 20an 19.30ean La Kelo gaztetxean izango dugun formakuntza saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, patriarkatua izango dugu hizpide, eta zapalkuntzarem oinarrien inguruan arituko gara. Dena dugulako ikasi eta borrokatzeko, anima zaitezte!!!

Por medio de este email os queremos invitar a charla de formación feminista que tendrá lugar este viernes, 20 de febrero, a las 19.30 en La Kelo gaztetxea. En ella, hablaremos sobre el patriarcado, y sobre las bases en las que se fundamenta la opresión. Porque tenemos todo por aprender y por ganar, ¡animaos! "

Eta hurrengo astean, gauza gehiago: ez galdu!!!

2015-01-07

Gaurtik aurrera, kakorratz ikastaroa berriro martxan!

Gaur, hilak 7, hasiko da berriro kakorratz ikastaroa, berrikuntza batekin. Orain arte asteazkenero bazen, hemendik aurrera bi egun izango dira, asteazkenetan modu "autonomoan", betiko orduan, eta ostiraletan 17:00etan irakaslearekin. Anima zaitez!!!