Ciutat Morta, San Keremos, kontzertuak...
Berriro ere asteburu betea datorkigu oraingoan. Ostiralean, 21:00etan, Ciutat Morta dokumentala izango dugu ikusgai kafetan, 19:30ean Santurtziko parketik abiatuko den langabeziaren aurkako manifestazioaren ostean.
Bihar, ostera, goizean goizetik, Santurtziko Txosna Batzordeak antolatutako San Keremos jaian izango gara: putxera lehiaketa, umeentzako tailerrak, dantza plaza...
Eta eguna amaitzeko, kontzertuak gaztetxean 1991, Vertigo eta Die Wagen taldeekin 4€ truk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario