2018-03-05
2018-02-16
2018-01-31
2018-01-11
2017-10-20
2015-04-10
2013-10-03
Caso Bombas: historia de un montaje, ostiralean
Ostiral honetako (hilak 4!) kafetan "Caso Bombas: historia de un montaje" bideoa proiektatuko dugu, 2012an Txilen anarkismoa kriminalizatzeko izandako muntaia. Bideoa 20:00etan izango da, 19:00etan Herriraren aurkako sarekada salatzeko giza katea izango baita Santurtziko udaletxetik.
(El vídeo comenzará a las 20:00, ya que a las 19:00 está convocada desde el Ayuntamiento de Santurtzi una cadena humana para denunciar la operación policial contra Herrira).
2013-01-20
Zigor Kodearen erreforma eta hip-hop kontzertua Fracking-aren kontra
Urtarrilaren 26an, 21:00etan La Kelo gaztetxean zuzenean:
LORTZEN DUGUN DIRUA FRACKING-aren AURKAKO BORROKARAKO IZANGO DA.
LA PASTA QUE SAQUEMOS SERÁ PARA LA LUCHA CONTRA LA FRACTURA HIDRAÚLICA.
2012-05-13
Tattoo Circus Santurtzin, hilak 18, 19 eta 20
Santurtzi (Bizkaia)
(SOS RACISMO-BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA)
[Freak show]
· Indigenak (bloddy performance)
2012-04-12
Bihar, PGArekiko kafeta solidarioa eta Gazte Eguna antolatzeko asanblada
Bestalde, Gazte Eguna antolatzeko asanblada ere, 14an izango zena, bihar bertan izango da, 18:00etan, larunbatean Bilbon Parot doktrinaren aurka deitutako manifestazioa dela eta.
2012-01-20
Ez epaiketek, ez isunek... ez gaituzte geldituko!!!
Berriro ere egitasmo asanbleario, autokudeatu eta borrokalari bat errepresioa jasaten ari da muntaia, kriminalizazio, neurrigabeko isun eta kanporaketa mehatxuen bidez.
Otsailaren 2an 20:00etan manifestazioa izango da Zallako herriko plazatik eta horren ostean kontzertuak.
SANTURTZITIK GEURE ELKARTASUN OSOA!
ANIMO ZALLAKO GAZTEAK!
OKUPAZIOA DELITUA BADA... GORA DELINKUENTZIA!!!
Informazio gehiago hementxe: http://zallakogaztetxea.blogspot.com/
2011-12-05
Ostiralean, hilak 9, "My whole life in prisson"
Datorren abenduaren 9an, nazioarteko elkartasunerako egun oso garrantzitsua izango dugu. Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzara zigortu zutenetik 30 urte beteko dira, eta Euskal Herriko Mumiaren Lagunok nazioarteko deialdiarekin bat eginez, Mumiaren aldeko kanpaina jarriko dugu martxan Euskal Herrian zehar: In prison my whole life dokumentalaren euskarazko azpitituluekin Global Screaning delakoa (filmaren proiekzioa antolatzeko eta edozertarako jar zaitez gurekin kontaktuan, mumiaaske@gmail.com), hitzaldiak, elkarretaratzeak, informazio banaketa, kale izenen berrizenpetze sinbolikoa, etab. Mumia Abu-Jamal eta beste preso politiko guztien askatasun osoa lortzeko borrokak badirau...
+ Info: http://mumiaaske.wordpress.com/
2011-11-17
Larunbatean, Zigor Kodearen erreformaren inguruko hitzaldia
2011-09-28
URBINA BERRESKURATU! A.H.T GELDITU!!!

Urriaren 5ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialak sei pertsona epaituko ditu, AHTaren eraikuntzaren aurka borroka egiteagatik.
2009ko urtarrilaren 17an egindako manifestapenean, proiektu txikitzaile honi ezetza emateko, jende multzo handi bat obratan sartu eta bertan eseri zen. Ertzaintzak bere bortizkeri osoa azaldu zen, beldurra zabalduz, hamarnaka pertsona erasotuz eta zortzi pertsona atxilotuz. Atxilotuetako bi, ondoren absolbitu zituzten.
Beste seiek epaiketa dute orain, fiskaltzaren eskakizunak 40 eguneko pena-isunatik bi eta lau urte bitarteko kartzela zigorrera bitartekoak dira. Desobedientzia, istiluak eta autoritatearen aurkako atentatua atxikitzen zaizkie.
AHTaren Aurkako Asanbladak bere elkartasuna adierazi nahi die, izan ere, AHTaren aurkako borrokak kriminalizazio prozesu bat jasaten ari baita (greba orokorra Zornotzan, Irun, Donostia…). Borroka bide hauek gureak egiten ditugu, ekintza zuzena eta desobedientzia, txikizioari aurre egiteko gure esku dagoena egiteko konpromisoa.
Era berean ikusten dugu, bestaldekoak ere, proiektu hau zein gainera datozkigun beste azpiegitura erraldoiak gauzatzeko edozer egiteko prest daudela. Gehiegizko ekintza polizialak, errepresioa, gezurrak komunikabideetan, gaizki esanak… edozer beraien esanetan sostengarri, kapitalen artikulatzaile eta balizko onurak ekarriko dizkigun proiektu hau aurrera eramateko. Horrela, beraien boterea erakusten dute, eta gizarte eredu honen inposaketa bermatzen dute, desmobilizazioa eraginez. Historiaren nondik norakoak aldatu nahi dugunok, gure artean harremantzen zein mundua ulertzeko beste bide bat hartu dugunok isilarazi nahi gaituzte; gure bizitza espektakulo kontsumista, sumiso eta mediatizatuan kokatu nahi ez dugulako.
Azpiegituren aurka borrokan jarraitzeko hamaika arrazoi ditugu: lurraren suntsiketarekin hasi eta batzuen onura soilik ekarriko duen diru xahuketaraino. Xahuketa hau pentsioen gutxitzeari, heziketa sistemaren murrizketei eta osasunaren semi-pribatizazioari esker bakarrik da posible. Gaur egun jasaten ditugun eta ahaztu ezin ditugun eraso hauek AHTa sistema kapitalistaren zutabe garrantzitsu bat dela frogatzen dute.
Arrazoi guzti hauengatik, epaiketa dela eta antolatu diren deialdietan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: autoinkulpazio kanpaina, urriaren batean Urbina eta Gasteizen egingo den borroka eguna eta urriaren bostean epaitegi aurrean egingo den kontzentrazioa. Deialdia are zabalagoa da, laster konbokatoria berriak egongo dira, adi egon beraz.
URBINA-ko kasuan epaituak izango diren eta LURRAREN defentsan borrokan dihardutenentzat absoluzioa!!
Ez da TREN bat soilik, mundua menperatzeko era bat baizik!!
AHT-rik EZ eta KITTO!!!
2011-02-28
"La revuelta permanente" dokumentala ostiralean

" El 3 de marzo de 1976 en Vitoria, en el transcurso de una asamblea de trabajadores, la actuación de la policía causó cinco muertos y más de cien heridos de bala.
Esa misma noche, llevado por la rabia, Llach compuso la que sería una de las canciones más emblemáticas de la Transición: "Campanades a morts".
Ahora, treinta años después, Lluís Llach vuelve a Vitoria para interpretarla en un concierto multitudinario en recuerdo a las víctimas del 3 de marzo.
Un viaje en el espacio y en el tiempo conducido por la música y las palabras del propio Llach, en el que se mezclan recuerdos autobiográficos con imágenes y testimonios de los protagonistas de esos hechos.
Esta es la historia de una canción, el retrato de la persona que la escribió y la crónica de los hechos que la inspiraron.
Un grito y una exigencia de revuelta permanente contra el olvido. "
2011-01-29
Iralako Gazte Lokala miatu eta hiru gazte atxilotu dituzte (gaurkotua)
Esta mañana (atzo, hilak 28) la ertzaintza ha entrado en el Gazte Lokala de Irala deteniendo a tres personas que estaban en su interior. El local se encuentra precintado a la espera de una orden judicial y el acceso a los locales de Irola Irratia está imposibilitado, al estar situado en el mismo edificio aunque en instancias diferentes.
La emisión de IROLA IRRATIA a través del 107.5 FM y de www.sindominio.net/irola continua, pero existe la posibilidad de que registren las instalaciones de Irola Irratia, aunque esperamos que esto no ocurra y la emisión de esta radio libre con 24 años de emisión continúe.
Por el momento no sabemos mucho más. Os mantendremos informados a lo largo del día.
Adierazpen askatasuna - Libretad de expresión
? Irola Irratia: www.sindominio.net/irola
Radio Libre de Bilbo Emisión en directo 107.5 FM
Irola Irratiaren atzoko oharra:
A tod#s l#s oyentes, seguidores, compañeras, simpatizantes y demás colectivos y personas que apoyáis el proyecto de las radios libres y la libertad de expresión:
En primer lugar queremos mostrar nuestra solidaridad con las tres personas detenidas que continúan en los juzgados de Bilbo a la espera, deseamos, que sean puestas en libertad a lo largo del día de hoy.
En lo que respecta a la Irola en particular comentaros que:
En la mañana de hoy, sábado 29 de enero, hemos podido acercanos a los estudios de Irola Irratia y acceder los mismos. Ya no hay vigilancia policial y la puerta principal que da acceso al edificio ya no está precintada, y hemos podido comprobar la situación de los locales de Irola Irratia, la Gazte lokala y el módulo de l#s educador#s.
Por fortuna, en ningún momento ha dejado de sonar nuestra señal a través del 107.5 de la FM y del www.sindominio.net/irola. Aunque tenemos que revisar a fondo por si acaso faltase algo, por el momento todo el material imprescindible para continuar las emisiones se mantiene en los estudios. Y no sabemos aún si han entrado y se han llevado algo del mateial de la radio.
Tras las detenciones y posteriores registros realizados por la ertzaintza durante todo el día y la noche del pasado viernes, los locales de la Gazte asamblada del barrio de Irala se han visto muy afectado por los registros judiciales. Puertas rotas, marcos desencajados, material desaparecido... También nos solidarizamos con los jóvenes del barrio y las dificultades que les son impuestas para no poder contar con espacios propios.
Hacer mención y recordad también, que la tarde noche pasada se realizó una concentración de personas y colectivos solidarizándonos con las personas detenidas, y afectados y sensibilizados con el precintado de los locales de la Gazte e Irola. Entre 50 y 60 personas soportamos un intenso frío y las miradas de un desproporcionado número de beltzas apostados frente de nosotr#s, impidiendo el acceso a los locales.
Queremos finalizar agradeciéndo a personas, colectivos, radios libres que nos han dado su apoyo en estas últimas horas, que nos han animado y prestado toda su ayuda para difundir lo acontecido y volver a darnos a posibilidad de defender el proyecto de Irola Irratia. Una radio libre que pretende cumpir el próximo año su 25 º Anivesario a través de las ondas libres con todos vosotros y vosotras.
Eskerrik asko!!!!!
Adierazpen askatasuna - Libertad de expresión
2010-10-22
Gaurko hitzaldiaren ordu aldaketa
2010-01-14
Gaztesareak agur esateko unea iritsi da...
Bidaia helburu garbi batekin hasi genuen: gazteon arteko komunikazioa bultzatu eta gure arteko sarea osatzeko asmoz sartu ginen txalupa honetan. Eztabaidak bultzatu ditugu, gazteriak behar izan dituen tresnak sortu ditugu. Euskal Herriko gazte mugimendua ez baita komunikabideek dioten bezalakoa, ez gara pasotak, ez gara sofan eserita geldi egotekoak... Guk bestelako jendarte eredu bat eta bestelako Euskal Herri bat dugu amets, eta horretan dihardugu lanean. Errealitate hori existitzen da, nahiz eta batzuek ezkutatu nahi izan. Eta hain zuzen ere, Gaztesarea urte guzti hauetan ixildu nahi izan dituzten guzti horien bozgorailu izan da. Zergatik? komunikazio horizontala, parte hartzailea eta norabide askotarikoa ardatz, herritarrek erabili eta bere egin duten tresna delako.
Horregatik dute hainbesteko garrantzia gurea bezalako proiektu komunikatibo herritar eta askeek. Urte guztiotan sexualitateaz konplexurik gabe eztabaidatu dugu, zer nolako jai eredua nahi dugun azaldu dugu; plastikozko irrati-formula marabillosoek eskaintzen duten silikonazko musikaz haratago, Euskal Herrian badela musika ulertzeko beste era bat ikusi dugu; kultura herritarragoaren alde borroka egin dugu; ikasleak matrikula zerrendetako izen abstraktuak baino gehiago direla erakutsi dugu? Guztion artean Gaztesarea egin dugu! Itsasoan gogor arraun eginez gazteok gure txalupa gidatu dugu. Arraunlari eta lemazain izan gara.
Baina zoritxarrez, itsasoan, ekaitz bortitzak ere izaten dira. Haize bolada edo olatu zakar batek txalupa desbideratu eta kalteak sor ditzake. Tamalez, Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoerak horretara ohituta gauzka. Zer esanik ez, gazteok asko dakigu horretaz. 2009ko uztailaren 29an Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean sartu zen Gaztesarearen egoitza mihatzera. Operazio honek berak erakusten digu tresna honen garrantzia, euren zaurietan ozpina gara. Ikusi nahi ez duten errealitatearen isla baita Gaztesarea. Ondorio latzak utzi zituen operazio hark. Hiru gazte atxilotuta, irailean beste bederatzi lagun ere auzipetu zituzten.
Oztopoen gainetik aurrera egiten jakin dugu hala ere. Nola hala, berriz ere, txaluparen norabidea nolabait zuzendu eta aitzina jarraitu dugu gaur arte. Baina aipatu operazioak, eguneroko jardunean normaltasunez aritzeko oztopoak ekarri dizkigu, aurrera jarraitzea ia ezinezko egiteraino. Hau horrela izanda, iritsi da agur esateko unea. Gaztesareak urteotan eman zezakeen guztia eman duela ondorioztatu dugu. Beste Portu batera iritsi gara. Fase hau itxitzat ematen dugu. Ea zer dakarkigun etorkizunak.
2010eko urtarrilaren 13 honetan idazten ditugu gure azken lerrook. Agurrak ez dira beti gozoak izaten eta oraingoan ere ez da hala. Malkoz osatutako itsaso gazian, irrifarre zabala ahoan, bagoaz. Mila esker urte guztiotan Gaztesarearen parte izan zareten guztioi eta are eta esker gehiago zuei, Euskal Herriko gazte guztioi. Zuek gabe ez ginatekeen ezer izango.
Sentitu, pentsatu, egin... eta adierazi!
Uhinak aurrera darrai! Gero arte!
Iturria







