Mostrando entradas con la etiqueta ikasle mugimendua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikasle mugimendua. Mostrar todas las entradas

2013-03-05

Bertso bazkaria hilaren 9an

Gainean datorkigu Korrika eta Euskal Herri osoan Korrika Kulturalaren barruan antolatzen diren milaka ekitaldien barruan, bertso bazkaria izango dugu larunbatean 14:30ean Enkarterriko Bertso Eskolako kideekin. Izena eman dezakezu ostegun arratsaldera arte La Kelon, AEK euskaltegien edo e-postaz.

Horrez gain, arratsaldean Ikasle Ekintzak Sahararekiko elkartasun jaialdia antolatu du, aurrerago zehaztuko dugu.

2012-10-09

11x12, ikasle greba eta mobilizazioak.

Ostegun honetarako, hilak 11, Estatuko hainbat ikasle erakundek greba orokorra deitu du irakaskuntzan. Horrekin batera, eta greba deialdiarekin bat egiteaz gain, Santurtziko Herri Komiteak Bilboko manifestaziora joateko hitzordua egin du 11etan Axular institutoan, eta arratsaldean ikasle mugimenduak deitutako manifestaziora joateko deia egin nahi du, 19:30ean Santurtziko parkean.

Info+: 11x12 webgunea.