Mostrando entradas con la etiqueta sankeremos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sankeremos. Mostrar todas las entradas

2015-03-13

Ciutat Morta, San Keremos, kontzertuak...

Berriro ere asteburu betea datorkigu oraingoan. Ostiralean, 21:00etan, Ciutat Morta dokumentala izango dugu ikusgai kafetan, 19:30ean Santurtziko parketik abiatuko den langabeziaren aurkako manifestazioaren ostean.


Bihar, ostera, goizean goizetik, Santurtziko Txosna Batzordeak antolatutako San Keremos jaian izango gara: putxera lehiaketa, umeentzako tailerrak, dantza plaza...

Eta eguna amaitzeko, kontzertuak gaztetxean 1991, Vertigo eta Die Wagen taldeekin 4€ truk.




2011-03-29

Asteburuan, Bizkaia Benetan Maite eta San Keremos


Asteburu honetan, hilaren 2an eta 3an, hainbat kolektiboren artean antolatutako Bizkaia Benetan Maite martxa izango dugu Plentziatik Muskizera, Bizkai osoko makroproiektu txikitzaileak salatzeko eta aurre egiteko asmoz. Larunbatean Plentziatik Santurtzira izango da martxa, hainbat lekutan geldituz azalpenak emateko. Gaua La Kelon igaroko dugu eta igandean Santurtzitik Muskizera abiatuko gara.

Horrez gain, larunbatean bertan Santurtziko Txosnaguneak antolatutako San Keremos jaia izango da Gernika parkean, goizean goizetik eta egitarau zabalarekin.