Mostrando entradas con la etiqueta portu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta portu. Mostrar todas las entradas

2013-11-14

Larunbatean Koskoenearekiko elkartasun kontzertua

Kontzertuan ateratako ditua Koskoenea gaztetxearen desalojoan izandako isunak ordaintzeko izango da.

2012-04-12

Bihar, PGArekiko kafeta solidarioa eta Gazte Eguna antolatzeko asanblada

Bihar, 18:00etatik aurrera, Portuko Gazte Asanbladarekiko kafeta solidarioa antolatu dugu La Kelo gaztetxean. Ateratako dirua Koskoenean identifikatutako 7 gazteen epaiketaren gastuaetarako izango da. Kafetxoak, pintxoak, teak eta giro ezin hobea, anima zaitez!!! Gogoratu epaiketa apirilaren 20an 10etan izango dela Barakaldoko epaitegian.



Bestalde, Gazte Eguna antolatzeko asanblada ere, 14an izango zena, bihar bertan izango da, 18:00etan, larunbatean Bilbon Parot doktrinaren aurka deitutako manifestazioa dela eta.

2011-10-18

Ostiral honetako kafetan: Anarquismo y Nacionalismo, eta larunbatean, kontzertuak.

Este viernes día 21 de octubre a las 19:00 comenzará la charla a manos de Emilio López Adán "Beltza" bajo el título "Anarquismo y nacionalismo".

Los temas a tratar serán

- La patria contra el estado
-Los anarquistas y el nacionalismo vasco hasta 1937
-El MLNV y el movimiento autónomo
-"Txikia ederra da"




Larunbatean, Portugaleteko Gazte Asanbladaren 4, urteurrenaren barruan konzertua izango dugu 20:00etatik aurrera: Revolta Permanent (hip-hop), Irrintzi (ska-folk), Itxaropen Zikina (rock) eta Aldats (erromeria)

...eta hurrengo kafetan: "La No-Violencia al servicio del Poder"

El autor de el libro Cómo la No-Violencia defiende al estado, Peter Gelderloos, nos hablará sobre cómo en el contexto norteamericano las actitudes pacifistas han ido censurando y apagando las posibilidades de las diferentes luchas que se han dando y sobre la necesidad de utilizar todo tipo de vías para enfrentarse a el poder.

2011-06-23

Eki Eguna, Solstizio Gaua, Donibane Gaua...

Donibane gauarekin batera badatoz ospakizunak. Hurbiltasunagatik aipatu nahi genuke urtero bezala Mamarigako Kultur Etxeak, urtero bezala, Eki Eguna ospatuko duela egitarau zabalarekin eta La Keloren partehartzearekin, aurtengoan guri egokitu baitzaigu pitxiritxia egin eta erretzearen ohorea.

Badator aurtengo EKI EGUNA!

Erromeriaz, parrilako txorizoaz, kultur etxeko kalejiraz eta beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera aparta!

Animatu eta parte hartu udarari harrera egiteko ekainaren 23an ospatuko dugun jaira!

Mamarigako Enparantzan itxarongo zaituztegu!

Bestalde, Bullón auzoan (Donibane Gaua) eta Portugaleten (Solstizio Gaua), Gazte Asanbladak antolatua, sua, musika, parrillada eta abar izango ditugu arratsaldetik gauerdira arte. Plan faltagatik ez da izango!!!

2011-06-09

Koskoenea gaztetxea desalojatu dute

Gaur goizean Koskoenea Portugaleteko gaztetxea desalojatzeari ekin diote poliziek. Desalojoak iraun duen bitartean polizia mehatxuka eta errespeturik gabe aritu dela salatu dute Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek.
Portugaleteko Gazte Asanbladaren oharra:

Heldu da. Gaur, ekainak 9, zipaioek, polizia munizipalaren babesarekin, Portugaleteko Koskoenea Gaztetxea desalojatu dute. Orain dela hiru hilabete urte bat bete zuelarik, Koskojales kalea berpizten saiatu den Gazte Asanblada bere ekintzak antolatzeko leku gabe utzi dute. Goizeko XX:XXetan bertaratu dira X patruia, guztira X agente inguru, jendea hurbilduz joan den heinean tentsioa areagotu da eta poliziak era bortitzean, mehatxuka eta errespetu gabe aritu dira desalojoak iraun duen bitartean.

Iazko martxoaren 27an okupatu era oztopoak oztopo, ugariak izan dira Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek bertan antolatu dituzten ekintzak, besteak beste, bideoemanaldiak, kolokioak, tailerrak, bazkariak, bertso eskola, baratzaren egokipena, kalejirak.

Hori gutxi balitz, Gazte Asanbladak Koskoenea okupatu zutenetik nabaria izan da gazteok jasotako errepresioa, jarraipenak, grabazioak…Izan ere, presentzia poliziala izugarria izan da, batez ere hasierako asteetaneta azken egunetan. Eta hori gutxi ez eta 9 gazte identifikatuak eta epaituak izan dira etxe huts eta ahaztu bati erabilera publiko eta funtzionala emateagatik, eta herriarentzakoalternatiba bat eraikitzen saiatzeagatik .

Argi geneukan desalojoa hauteskunde ostean etorriko zela, lehenago edo beranduago, baina hilabete asko pasatu ditugu urduritasunean murgilduta, martxan jartzen hainbeste kostatu zaigun proiektua zapuztearen beldur. Gure etorkizuna zehatza ez bada ere, argi daukagu gure borrokan tinko jarraituko dugula eta gaztetxea egon ezean geure ideiak, proiektuak eta beharrak asetzeko, publiko zein pribatua den beste lekuren bat topatuko dugula. Gainera, Portugaleteko Gazte Asanbladak 3 urtez jardun du, herria
berpizten, gazte problematika lantzen eta aisialdi alternatiba bat eraikitzen eta horri ekingo dio desalojo edo errepresioa egonda ere. Jakin dezaten gure bihotz-zati handi bat Koskoenearen hondakinen artean geratu arren, gure proiektuak eta borrokak ez duela mugarik.

Urte honetan, eta gaur Koskoeneara gerturatu zareten herritar-lagun-kide guztiei bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu erakutsitako elkartasuna eta konfidantza, zuek gabe Koskoeneak ez zuelako izaterik izango, eta gaur egun tristea izan arren, bihar hausnarketarako egun perfektua izango da. Kolpe gogor honen aurrean herritar ororen erantzuna nahitanahiezkoa da, oraindik badaude aldatzeko gauza ugari, oraindik badago Portugalete berri bat sortzeko aukera, oraindik badago gizartea eraldatzeko beharra, gaur da Gazte Asanbladaren borrokara lotzeko eguna.

ADI MOBILIZAZIOETARA!!

Horrez gain, jakinarazi nahi dugu Zallako gaztetxeari su eman diotela ezezagunek. EZ DUGU ERAS GEHIAGORIK ONARTUKO!!!

Ostiralean, 19:30etan manifestazioa Zallako Euskadi plazatik.


2011-02-03

Mexikoko zinema zikloa

Biharko kafetan hasita, Mexikoko zinema zikloa izango dugu hurrengo astebetean, David Valdez Uribe aktorearen eskutik. Filmak honakoak izango dira:

Ostiralean, hilak 4, 19:00etan: Utopía 7.

Igandean, hilak 6, 17:00etan: Sin destino.

Asteartean, hilak 8, 19:30etan: Un secreto de esperanza.

Horrez gain, jakinarazi nahi dugu prentsan agertutakoaren arabera kaleratze sententzia jaso duela Portugaleteko Koskoenea gaztetxeak eta, beraz, edozein momentutan hel daitekeela kanporaketa, adi eta gaztetxeak defenda ditzagun!

2010-11-25

Asteburu akustikoa

Biharko kafetan, "trobadore gauan", alegia, Héctor Nenófilus (lehengo Regocijo en el Fango) eta Alperrikako Bizien Jabe kantautoreak izango ditugu La Kelon debalde eta 19:30etan. Larunbat gauean, Koordinadoraren jardunaldia amaitutakoan, Lagunita Mental Barakaldoko rumba taldea izango dugu eguna agurtzeko.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu Portugaleteko Koskoenea gaztetxea eta Barakaldoko Oleta gaztetxea desalojo arriskuan daudela, beraz, adi albiste eta mobilizazioei.

2010-04-10

Portugaleteko Gazte Asanbladak Koskoenea Gaztetxea desalojatzeko arriskuan dagoela adierazi du

12 egun daramatza Portugaleteko Koskoenea Gaztetxeak erresistentzian Eguerdian egoeraren inguruan duen irakurketa egin du Gazte Asanbladak prentsaurreko baten bidez

PGAren irakurketa:

Pasadan larunbatean, martxoak 27, Portugaleteko Gazte Asanbladak hainbat urte hutsik zeramatzan etxebizitza bat okupatu zuen Alde Zaharreko Koskojales kalean. Gazte Asanbladak 2 urte eta erdi daramatza lanean.

Portugalete eta Euskal Herriak arlo sozial, politiko eta ekonomikoan pairatzen duen sistemari aurre egitea da lotzen gaituen konpromezua. Herriko hainbat gaztek osatzen dugu asanblada eta inork baino hobeto ezagutzen ditugu Portugaleteren arazo eta gabeziak. Portugalete pixkanaka-pixkanaka ari zaigu hiltzen, bitartean Udalak hau ekiditzeko ezer egiten ez duelarik. Haiek dira egoera honen errudunak. Eraikitzen ari diren Portugalete honetan ez dago etorkizunik, gazteontzat bereziki. Hizkuntza eskubideak etengabe urratzen dituzte, kirol azpiegiturak egoera tamalgarrian daude, ikasleok kalitatezko liburutegirik ez dugu...

Gainera gutxi balitz bezala aisialdia eredu kapitalista-kontsumista nazkagarri batekin lotu dute Ballonti merkatal gunearen bitartez. Non daude zinemak herrian? Non antzokiak? Non kultur etxeak? Zaila izango da hauek topatzea, existitzen ez direlako. Gazteri isil, pasibo eta kontsumista nahi dute, etorkizunean arazorik emango ez duen Portugalete bat izateko. Baina ez, herrian aktiboak, kritikoak eta askeak garen gazteak asko gara, eta hau honela jarraitzea ez dugu baimenduko. 2 urte luze hauetan hamaika ekintza burutu ditugu kalean (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, tailerrak, kalejirak...), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa gaztetxea da. Herrian asko dira urteak hutsik daramatzaten etxebizitza eta lokalak, Alde Zaharrean bereziki.

Horregatik hemen okupatzea erabaki genuen, herriaren bihotzean. Azken hamarkadetan boterean dagoen ustezko Udal Gobernuaren politiken ondorioz herriaren erdigunea izan behar duen Alde Zaharra hiltzen utzi dute. Horregatik Koskojales kalean hautsez beteta eta egoera negargarrian zegoen etxebizitza bat gaztetxe bihurtzea pentsatu genuen. Erreferentziazko gune kultural bihurtuko dugu, beti ere autogestioaren bidez eta Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe. Era berean Udalaren arduragabetasuna gogor salatu nahi dugu, ondare historikoa den Alde Zaharra egoera tamalgarrian mantentzen dutelako. Denona den diru publikoaz gestionatzen den SURPOSA enpresa pribatua izan da gu heldu arte etxebizitzaren mantentzeaz arduratu dena. Ondare historikoa izanda behera bota ezin dutenez hau hiltzen utzi dute. Gure beldurra lur honekin espekulatu nahiko ez duten da.

Egoera zein den jakinda ere gazteon gogo eta konpromezuz hau aurrera aterako dugu. Barruan lan izugarria egiteke baldin badugu ere indarrak soberan ditugu. Dagoeneko 12 egun damatzagu erresistentzian. Udaltzainen bisita jaso genuen asteburuan gaztetxeko atean, eta USURPOSA eta Udaletxeko arduradunena astelehenean. Azken hauen jarrera lotsagarria izan dela azpimarratu nahi dugu, oso aktitude txarrarekin hurbildu zirelako Koskoenera. Gurekin zuzenean hitz egin ez bazuten ere atearen beste aldetik euren zurrumurruak entzun genituen, eta gu barruan geundela gaztetxea kanpotik tapiatzearekin mehatxatu gintuzten.

Era berean Alde Zaharra sekretaz beteta dagoela salatu nahi dugu, Koskoenean nor sartu eta irtetzen den kontrolatuz, gazteak kaletik jarraitzera heltzeraino. Hala ere ez gaituzte inolaz ere geldituko. Orohar auzokide eta tabernarien jarrera oso ona izan da gaztetxearekiko, eta igandean ospatu genuen lehenengo asanblada irekira hurbildu ziren 40 gazteek lanarekin jarraitzera gonbidatzen gaitu. Hala ere errealitatea krudela da eta egunotan edozein momentutan Udalaren aginduz desalojatu gaitzakete. Udala erabaki politiko hau hartuko balu gazteekiko duen jarrera zein den argi utziko luke. Hau gertatzekotan Gazte Asanbladak deituko lituzkeen mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen du Portugaleteko herriari.

Beraz, Portugalete gazte, euskaldun eta aske bat eskuratzeko ezinbesteko lanabesa dugu GAZTETXEA!

KOSKOENEA GAZTETXEA AURRERA!

HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!

Info+ koskoenea.nireblog.com

2010-04-06

Koskoenea gaztetxeak 10 egun

Martxoaren 27an okupatu zuen Portuko Gazte Asanbladak Koskojales kaleko gaztetxe berria, Koskoenea. Ordutik, eraikinaren berritatze lanei ekin izan diote eta kalean ere ekitaldiak burutzen jarraitu izan dute. Surposa udal enpresak dagoeneko okupazioa salatu egin duen arren, mugimenduak aurrera darrai.

Lan handia dago oraindik egiteke, beraz, animatuz gero, badakizu nora jo. OKUPAZIOA AURRERA, KOSKOENEA AURRERA!!!