Mostrando entradas con la etiqueta okupazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta okupazioa. Mostrar todas las entradas
2016-02-26
2015-04-09
2009-04-28
maiatzak 2 OLABEAGAKO GAZTE EGUNA
5 URTE ANTOLAKUNTZAN, 5 URTE KAPITALISMOA AKATZEN

Aurten Olabeagako gazte asanbladaren 5. urteurrena betetzen da.
5 urte hauetan; gaztetxe bat gestionatzen, beran defendatzen, jai herrikoiak antolatzen, inposizioei kritikatzen ..., ikasi dugu.
Azken finean topaleku bat sortu eta gizarte justuago bat borrokatuz.
Deno positiboa izan ez arren (arazoak izan, gorabeherak beti, gu ixilarazten saiatu dira, gaztetxea desalojatudigute, ....) aurrera egin dugu, eta ospatzera goaz, konkretuki gazte egun batekin; jai giro errebindiktiboaz.
Rebindikatioa bai, izan ere gazteok gureak diren eskubideak, aldarrikatu eta eskuratuko ditugulako.
Etxebizitzaren kasuan, gazteok benetan etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatu beharrean, "ereduzko" politikoek enpresarioei eskua emanez, beraren boltsikoak betetzeko beste prioridaderik ez daukate.
Politiko hauek AHT eta auzoan eraikitzen dauden autopistaren kasuan forrero berduma izaten dute, beraien boltsikoak betetzen dauden bitartean gizarteak esaten duenaren aurrean entzungor eginez.
Baina gazteok ez goaz han gehiago fosolera, beraien aslakeriei aurre egingo dugu, alternatibak baditugulako.
PROIEKTU TXIKITZAILEAK STOP! ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZERA GOAZ!
KAPITALISMOA AKATU!
Horrexegaitik deitzen diogu gazteriari, bertan lan egin duten kolektiboei eta 5 urte hauetan lagundu diguten auzokide guztiei egun onetan parte hartzera, ospatzeko eta beraien sistemaren kontra indarrak jasotzeko.
MAIATZAK 2 DENOK OLABEAGARA!
Egitaraua:
-12:30 harrera+ kale animazioa ( batukada, erraldoiak, etab.)
-13:30 triki poteo auzotik
-14:30 indabada + kantautorea ( tipico pero cierto)
-17:00 ginkana
-19:00 kalejira orkresta nazionalarekin
-20:30 kontzertuak frontoian + ekitaldia ( neguri gorriak, itziarren semeak eta bilbomatiks)
- Gaupasa gaztetxean
NOLA HELDU OLABEAGARA (BILBO)
-METRO: San mames geltokia edo Indautxu
-TRENA: Renfe, Olabeaga ( ez ordaindu)
-AUTUBUSA: Moyua-Olabeaga (Bilbobus)
2009-03-12
7Katu aurrera!!!
Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.
Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Urrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!
Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.
Esan beharra dago auzokideak gazteak sortutako alternatibarekin bat datozela, beti ere haien iritzia kontuan izanik. Eta nahiago dutela gazteek proiektu bat bertan garatzea, eraikina hutsik egoera txarrean eta etorkizunerako proiekturik gabe egotea baino.
Gazte asanbladak adierazi nahi du, hamaika aldiz jabearekin negoziatzen saiatu arren, honek ez duela gurekin hitz egiteko asmorik izan. Jabeak hainbat trikimailu erabili ditu gaztetxearen desalojoa gauzatzeko, azkenengo desalojoa izan da honen adierazle. Gaztetxea okupatu aurretik bertan zegoen kolektiboaren aurkako prozesu juridikoaz baliatu da Gazte Asanblada bertatik kanporatzeko.
Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Larunbat honetan, hilak 14, 19:00etan plaza zirkularretik manifestazioa burutuko da
GUREA DA GARAIPENA!! ZAZPI KATU BIZIRIK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


