Eta urtero bezala, gaztetxetik portura mugituko gara, aurten Portutik inoiz baino hurbilago.
Urtero bezala, Santurtziko Txosnaguneak egitarau alternatiboa osatu du...
...eta horrez gain, Euskalguneko txosnetan ere beste gauzatxo batzuk antolatu ditugu:
Baaai, kontzertua ez dago oso zehaztuta, beraz...
Asteazkenean kontzertu gehiago:
Eta ostegunean, laugarren urtez, Gazte Eguna: trikipoteoa, bertsopaellada, jolasak, kalejira: Brams, Hil Aiari, No Komply eta Usteak Ustel... ladedios!!!
Aste honetarako bi proposamen daukagu La Kelo gaztetxean. Ostiralean, ekainak 1, 19:00etan Gazte Eguneko asanbladak 1993ko "Hitz Egin" kontzertuaren inguruko bideo emanaldia prestatu du. Horrez gain, eta beti bezala,pintxoak eta giro ona kafetan.
Larunbatean Mintza Eguna antolatuko da Santurtzin eta, eguna amaitzeko Flyshit eta Mitosia taldeekin antolatu dugu kontzertua, 21:00etan.
Bihar, 18:00etatik aurrera, Portuko Gazte Asanbladarekiko kafeta solidarioa antolatu dugu La Kelo gaztetxean. Ateratako dirua Koskoenean identifikatutako 7 gazteen epaiketaren gastuaetarako izango da. Kafetxoak, pintxoak, teak eta giro ezin hobea, anima zaitez!!! Gogoratu epaiketa apirilaren 20an 10etan izango dela Barakaldoko epaitegian.
Bestalde, Gazte Eguna antolatzeko asanblada ere, 14an izango zena, bihar bertan izango da, 18:00etan, larunbatean Bilbon Parot doktrinaren aurka deitutako manifestazioa dela eta.
Dakizuenez, etzi hasiko zaizkigu berriro Santurtziko jaiak. Bigarren urtez, Gazte Eguna antolatuko dugu, uztailaren 15ean, eta beti bezala, txosnan izango gara, aurten txosnagune berri eta minimalista izan arren. Oztopo guztien gainetik, jai herrikoiak aurrera!
Bihar-edo, jaietako egitaraua izango duzue webgune honetan.