Ostiralean, hilak 27, Saturrarango emakume espetxearen inguruko "Debekatuta dago oroitzea" dokumentala izango dugu ikusgai La Kelo gaztetxeko kafetan 19:00etatik aurrrera.
1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku)
bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik
ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten
giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera)
gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz.
Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben
lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario