Jakingo duzunez, edo udaletxean bertan ikusiko zenuenez, hasi da urteurrena!
Atzo, hilak 17, lehen eguneko bizikletada izan zen, eta ondoren askaritxoa eta laburmetraia emanaldia. Sekulako barreak. Galtzeagatik penaz? Etortzea zeneukan-eta!
Baina lasai, hasiera ofiziala gaur izango da, ohi bezala, txupinazo-parrillada-ardoiturri pack-arekin. Eta gero, elektrofanfarria punk eta musika eta dantza nekatu arte. Ikusten? Ez da ezer gertatzen oporretan herrian geratzeagatik.
Eta bihar larunbata. Ba gauza gehiago. 14:15ean bertso-bazkaria Zallako elementuekin: Jon Martinez eta Beñat Amezaga. Lekua dago oraindik, lasai... Eta gero, kontzertua, 20:15ean: Ezinean, Humano eta NX. Ez daukazu dirudrik? Lasai: salneurria, borondatea. Holan bai, e!
No hay comentarios:
Publicar un comentario