2014-05-14

Larunbatean Enkarterri-Ezkerraldeko bertsolari txapelketaren kanporaketa

(Ostiral honetarako aurreikusita zegoen ¿Qué ha sido eso? antzezlana bertan behera gelditu da, urrirako ari gara berriro antolatzen / La obra de teatro ¿Qué ha sido eso? prevista para este viernes queda suspendida, estamos organizándola de nuevo para octubre)

Larunbat honetan jokatuko da La Kelo gaztetxean 19:00etatik aurrera Enkarterri-Ezkerraldeko bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa, pasa den larunbatean Trapagarango gaztetxean lehenengoa izan ostean. Saio honetan Jon Martínez Beaskoetxea, Agustin Figal, Ander Ucelay Aristi, Asier Alcedo Cano, Idoia Anzorandia Kareaga eta Ion Barrocal Besga bertsolariak arituko dira. Bi kanporaketa hauetatik aterako dira Zallako finalean maiatzaren 31n lehiatuko diren sei bertsolariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario